Pitagoras

Wikiquotetik
Pitagoras

Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (K. a. 582a inguru - K. a. 501a) matematikari eta filosofo ioniarra (Grezia) izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Adiskidetasuna berdintasun orekatsua da".
  • "Ez izan heriotzaren beldur; geldiunea baino ez da".
  • "Emakume eta lagun bakarra izan ezazu; gorputz eta arimako indarrek ez dute gehiago jasaten".
  • "Entzun eta jakintsua izango zara. Jakituriaren hasiera isiltasuna da".
  • "Heriotza zer den galdetzen badizuete, honakoa erantzun ezazue: benetako heriotza ezjakintasuna da. Zenbat hildako bizien artean!"
  • "Hasera da guztiaren erdia".
  • "Hezi itzazue haurrak eta ez da gizonak zigortu beharrik izango".
  • "Hitz egiten ez daki, isilik egoten ez dakienak".
  • "Hondarrean idatzi zure lagunaren akatsak".
  • "Indar berdina duten bi gizonen artean, arrazoi gehien duena da indartsuena".
  • "Isil zaitez, edo isiltasuna baino zerbait hobea esan ezazu".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Pitagoras
Commonsen artxibo gehiago dago:
Pitagoras