Poliziaren gehiegikeria

Wikiquotetik

Poliziaren gehiegikeriak poliziaren pertsonen aurkako jokabide okerrak biltzen ditu, giza eskubideak urratuz.

Esanak[aldatu]

  • "Gaztetxo beltz bat bizikletaz azkar doanean, delitu bat eginda ihes egiten duelako da. Gaztetxo zuri bat abiadura berean doanean bere bizikletan, gazte izatearen askatasuna gozatzen duelako da."
    • Testuingurua: 1993an Indianapolisen gaztetxo beltz bat bere bizikletatik erori ondoren poliziaren tiroz hil eta gero, Koloredun Jendearen Aurrerapenerako Elkarte Nazionalak egindako adierazpena.
  • "Eta nola egin zenuen hori, motoarekin edo kotxearekin? Ez, andrea, hau poliziak egin zidan."
    • Testuingurua: Mikel Iribarren iruñear gaztea, andre baten galderari erantzunez, espainiar poliziak gertutik eta nahita botatako ke-pote batek buruan eragindako zauri larrien orbainak direla eta.
    • Iturria: El superviviente que condenó al Reino de España (2009-01-11)
  • "Polizia onek babesten dituztelako dauzkagu polizia txarrak".
    • Iturria: Ethics in Policing (Richard N. Holden, Ph.D., Central Missouri State University))..

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Poliziaren gehiegikeria
Commonsen artxibo gehiago dago:
Poliziaren gehiegikeria