Rosa Luxemburg
Itxura
Rosa Luxemburg (polonieraz, Róża Luksemburg; Zamość, Kongresuko Polonia, 1870eko edo 1871eko martxoaren 5[oh 1] - Berlin, Weimarko Errepublika, 1919ko urtarrilaren 15) poloniar teorilari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren aurkako aktibista eta sozialista iraultzailea izan zen. 28 urterekin alemaniar nazionalitatea eskuratu zuen. Poloniako Erresumako eta Lituaniako Sozialdemokraziako (SDKPiL), Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD), Alderdi Sozialdemokrata Independenteko (USPD) eta Alemaniako Alderdi Komunistako (KPD) kide izan zen bere bizitzako epe ezberdinetan.
Aipuak
[aldatu]- Gizarte burgesa bidegurutzean dago, edo sozialismora transitatzen du edo atzerantz egiten du barbarismora.[1]
- Askatasuna soilik gobernuaren jarraitzaileentzat, bakarrik alderdiaren kideentzat -dituen jarraitzaileekiko independente- ez da benetako askatasuna. Askatasuna beti da ezberdin pentsatzen dutenen askatasuna. Ez "justiziaren" fanatismoagatik, baizik eta ikasgarri den guztia, osasuntsu den guztia eta purifikatzaile den guztia askatasun politikoan ezaugarri esentzial honen araberakoa delako, eta bere efektuak ez duelako funtzionatzen "askatasuna" pribilegio bilakatzen denean.Die russische Revolution. 1920.[2]
- Zuzendaritzak huts egin du. Baina zuzendaritza berriro sor daiteke eta masek sortu behar dute beren baitatik. Masak dira erabakigarriak, haiek dira iraultzaren azken garaipena oinarritzeko arroka berriz ere. Masek beren maila eman dute, haiek egin dute «porrot» hau porrot historikoen saileko piezetako bat eta nazioarteko sozialismoaren ohorea eta indarra osatu dute. Eta horregatik, «porrot» honen enborretik loratuko da etorkizuneko garaipena.
- «Ordena gailendu da Berlinen!». Lekaio madarikatuak! Zuen ordena harearen gainean eraikita dago. Bihar, iraultza «berriz ere zutituko da burrunba eginez» eta aldarrikatuko du, zuei izua eraginez, tronpeta soinuen artean:
- Izan nintzen, banaiz eta izango naiz!Ordena gailendu da Berlinen
- (eu) Ordena gailendu da Berlinen