Edukira joan

Saioa Alkaiza

Wikiquotetik
Saioa Alkaiza

Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) nafar bertsolaria da.

Esanak

[aldatu]
  • "Bertsoa oso modu zurrunean hartu da garai batean, naturaltasunarekin oso lotuta. Zer da naturaltasuna? Noren begietatik? Zeinen ahotan? Gure euskara batua ez da naturala? Inperfekzio horretatik, batzuei gehiago kostatu zaigu geure tokia legitimatzea".
    • Berria, 2021 [1]
  • "Deslotzen badituzu arrazoia eta gorputza, ematen du oholtzan ari zarela pentsatzen bakarrik, ez sentitzen, gorpuzten. Dena lepotik gora gertatzen dela".
    • Berria, 2021 [1]
  • "Ez naiz izan bertsolari bat bertsotan hasi eta segituan txapeldun izan dena".
    • Berria, 2021 [1]
  • "Langabetua, kale-mimoa, 100 urteko andre irmoa, behelainoak ere ilundu ezin du(e)n optimismoa, transak, bollerak, marikak eta guztien algoritmoa, pertsona anonimoa... Denak, korrika, euskaraz josten herri honen erritmoa".
    • Berria, 2019.[2]
  • "Maitasun erromantikoaren kontra gaude, nahi ez genukeen gizarte horren isla delako".
    • Berria, 2019.[3]
  • "Nire bertso ibilbidean, beti sentitu izan dut inpostorearen sindromea: «Horretan ari naiz, eta igual deskubrituko dute ez dakidala»".
    • Berria, 2021 [1]
  • "Plaza publikoa hartzea ez da gauza bera zis gizonezko hetero baten tokitik edo beste edozein identitatetatik. Zeharlerroengatik eta, batek nola gorpuzten duen hori dena. Ez nuen ikusten nire antzeko inor Nafarroan. Emakumeak bai, baina igual hirikorik ez. Eredu gabe aritze hori".
    • Berria, 2021 [1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 Iruretagoiena, Hodei. «'Bertsolaria naiz' esan behar izan diot neure buruari, sinesteko»2021eko azaroak 30. Berria. 2022ko abenduaren 10ean ikusia.
  2. Alkaiza, Saioa. "BERTSOKLIKA". 20219ko apirilak 7. Berria. 2022ko abneduaren 10ean ikusia.
  3. Alkaiza, Saioa. "Erromantizismo iraultzaileaz". 20219ko urriak 18. Berria. 2022ko abneduaren 10ean ikusia.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Saioa Alkaiza