Slavoj Žižek
Itxura
(Slavoj Zizek(e)tik birzuzenduta)
Slavoj Žižek (1949 - ) filosofo esloveniarra da.
Slavoj Žižeken esanak
[aldatu]- "Batzuetan ezer ez egitea egin daitekeen ekintzarik biolentoena da".
- "Ezkerrak, egun, ez du mito propiorik".
- Iturria: berria.info (2010-06-13)
- "Gutxien espero den guneetan ere ikus daiteke ideologia lanean. Baita itxuraz izaerarik funtzionalena duten objektuetan ere".
- Iturria: berria.info (2010-06-11)
- "Unibertsaltasunaren indarra zuek zarete, euskaldunak, ez Espainiako Estatua".
- Iturria: argia.com (2010-06-27)
- "Zergatik uste dugu konponbidea tolerantzia dela eta ez emantzipazioa, borroka politikoa edota borroka armatua?"
- "Kapitalismoaren ezaugarri elementala datxekion egitura-desoreka da, bere aurkako ezaugarri barrenekoa dena: etengabeko krisia, bere existentzia-egoeren etengabeko iraultza. Kapitalismoak ez du egoera normal orekaturik: bere egoera normala gehiegiaren etengabeko ekoizpena da - kapitalismoak irauteko duen modu bakarra hazkundea da, hain zuzen -. Horrela, kapitalismoa zirkuitu batean harrapaturik geratzen da, gurpil zoro antzeko batean. Marxek adierazi zuen: giza beharretarako beste edozein sistemak baino gehiago ekoizten badu ere, kapitalismoak asetu beharreko are eta behar gehiago sortzen ditu; zenbat eta aberastasun handiagoa sortu, aberastasuna sortzeko beharra hainbat eta handiagoa da." - Fantasien jazarpena, 1997
Slavoj Žižeki buruzko esanak
[aldatu]- "Žižek ez da euskalduna, bestela aspalditik genuke kartzelan". - Jon Jiménez eta Andoni Olariaga
- Iturria: argia.com (2010-05-30)