Kapitalismoa

Wikiquotetik

Kapitalismoa jabego pribatua, irabazia eta trukaketak egiteko askatasuna, lana saldu eta erosteko askatasuna barne, oinarritzat dituen sistema sozial eta ekonomikoa da.

Esanak[aldatu]

  • "Kapitalismoa munduan gehien errespetatzen den genozidarik handiena da". - Che Guevara
  • "Kapitalismoaren ezaugarri elementala datxekion egitura-desoreka da, bere aurkako ezaugarri barrenekoa dena: etengabeko krisia, bere existentzia-egoeren etengabeko iraultza. Kapitalismoak ez du egoera normal orekaturik: bere egoera normala gehiegiaren etengabeko ekoizpena da - kapitalismoak irauteko duen modu bakarra hazkundea da -. Horrela, kapitalismoa zirkuitu batean harrapaturik geratzen da, gurpil zoro antzeko batean. Marxek adierazi zuen: giza beharretarako beste edozein sistemak baino gehiago ekoizten badu ere, kapitalismoak asetu beharreko are eta behar gehiago sortzen ditu; zenbat eta aberastasun handiagoa sortu, aberastasuna sortzeko beharra hainbat eta handiagoa da". - Slavoj Žižek (Fantasien jazarpena, 1997)
  • "Kapitalistek beti deitu izan diote askatasuna aberatsentzako etekinak ateratzeko askatasunari eta langileentzako gosez hiltzeko askatasunari". - Vladimir Lenin
  • "Zer da kapitalismoa? Zertan inbertitzen ditu energiak? Baliabideak esplotatu, naturaz ez arduratu, ekoizpenera begira dauden lanak baloratu —hau da, gizonezkoek egin behar dituztenak—... Feminismoa da horren kontrapartea. Beste proposamen bat egiten du: bizitza erdigunean jarri, lan erreproduktiboak balioetsi —gutxienez lan produktiboak bezainbeste—, eta zaintza lan guztiak aitortu".
    • Iturria: Leire Murgialdai, Berrian, 2018ko abuztuak 26.

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Kapitalismoa