Feminismoa

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search
Feminismoa

Emakumeek pairaturiko ezberdinkeriak gainditu eta jendarte bidezkoagoaren alde lanean diharduen mugimendu sozial, kultural, ekonomiko eta politiko anitza da.

Esanak[aldatu]

  • "Borroka feminista guztiak dira zilegi, bereziki, erasoen aurkakoa."
  • "Euskal Herriko mugimendu feministak ezkerreko ikuspegia oso barneratua izan du beti. Beste herrialde batzuekin alderatuta ezaugarritzen duen zerbait da, izan ere, beste herrialde batzuetan emakume talde liberalak sortu izan dira. Hemen ez da halakorik gertatu, ez behintzat hasieran; gerora feminismo instituzionala sortu da."
    • Iturria: Miren Aranguren (GAUR8, 2015)
  • "Feminismoa beharrezkoa da abiapuntua oso desberdina delako gizonentzat eta emakumeentzat. Gainera, nire ustez, are erradikalagoak izan behar genuke, zeren erritmoa oso-oso mantsoa da."
  • "Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa."
  • "Feminismoaz ari garenean, euskararen arloan gaudenean, bazterketaz eta diskriminazioaz ari gara hitz egiten, balioaz ere bai. Paralelismo asko egin daitezke bi mundu horien artean. Pena da bi bide horiek ez elkartu izana, ez mugimenduak, ez administrazioak."
    • Iturria: Jone Miren Hernández (Argia, 2016ko urtarrilaren 17a)
  • "Feministok askotan esan ohi dugu, maitasun erromantiko hegemonikoak zenbat min egin digun emakumeoi; bai, printze(sa) urdinaren ideia horrek, zer esan laranja erdiaren kontzeptuak edo “sin ti no soy nada” estribilo gorrotagarriak."
  • "Feminismoa berdintasunean oinarritutako diskurtso juridikoa da, eta, justiziaren muinean ez badago, ez dugu benetako justiziarik izango."
    • Iturria: Garbiñe Biurrun Feminismo juridikoa, genero-ikuspegia, behin betiko justizia, iritzi artikulua Berrian (2018ko ekainak 24a)
  • "Feminismoa funtsezkoa da gizartean aldaketak bultzatzeko. Interes jakin batzuk feminismoa zikintzen saiatu dira, zer egiten ari garen jakin gabe. Eta kontua da emakume zein gizonak liberatzen ari garela."
  • "Hainbat mendetako borroka feministari esker lortu dugu berdintasun formala, baina, gizartean, esku-lan merkea gara oraindik, eta etxean, esklaboak gara, jarraitzen baitugu zaintza-lanen %80 musu-truk egiten."
  • "Indarkeria komunikabideetan ikusgai izan zedin borrokatu dugu feministok eta, zehazki, kazetari feministok. Ez bakarrik bikote esparruko muturreko indarkeria, baizik eta hamaika testuingurutan bizi ditugun indarkeriak ere bai, udako festetan barne."
  • "Mugimendu feministek eraman dituzte hausnartzera kazetariak eta hedabideak."
    • Iturria: Ana Requena (Berria, 2018ko maiatzak 29)
  • "Nahiz eta feminismoa izan historia garaikidean eskubide gehien lortu dituen mugimendua, satanizazio bat egin da haren kontra; gehien bat, boterea zalantzan jartzen duelako."
  • "Nik kritika feministan kokatzen dut nire burua. Interesatzen zaiguna da generoa nola sortzen den, baina ez batzuetan egiten den bezala, gaizki gainera, gizon generoa eta emakume generoa bereiziz, baizik eta gizartea egituratzeko modu gisa hartuz."
  • "Nire ustez, mugimendu feminista zerbait bada, mugimendu kolektibo bat da, emakume asko eta emakume mota asko biltzen dituena. Ez dugu galdu behar kolektibotasuna: elkarrekin harremanetan gaude, eta horrela egingo dugu aurrera."
  • "Zer da kapitalismoa? Zertan inbertitzen ditu energiak? Baliabideak esplotatu, naturaz ez arduratu, ekoizpenera begira dauden lanak baloratu —hau da, gizonezkoek egin behar dituztenak—... Feminismoa da horren kontrapartea. Beste proposamen bat egiten du: bizitza erdigunean jarri, lan erreproduktiboak balioetsi —gutxienez lan produktiboak bezainbeste—, eta zaintza lan guztiak aitortu."
    • Iturria: Leire Murgialdai (Berria, 2018ko abuztuak 26)

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Feminismoa