Edukira joan

Teresa del Valle

Wikiquotetik
Teresa del Valle

Teresa del Valle Murga (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko apirilaren 1a) antropologo, irakasle eta ikertzaile gipuzkoarra da.

Esanak

[aldatu]
  • "XXI. mendeak gizartearen mendea izan behar du: biztanleriaren %10ak ezin du gizateria osoari dagozkion baliabideen %90 kontsumitu"
    • Iturria: Euskonews, 2006.[1]
  • "Emakumea espazio publikoetan sartzea positiboa da. Emakumea erabakien munduan sartzea funtsezkoa da. Baina, noski, ikusi egin behar da trukean ordaindu beharrekoa lanaldi bikoitz edo hirukoitza den, eta sarrera hori baldintza berdinetan edo ezberdinetan gauzatzen den. Gero, bada beste kontu bat ere: indarkeriarekin lotuta agertzen ari diren arazo larriak. Emakumeok berdintasun horren alde egiten dugun erresistentziarekin ere badute zerikusirik."
    • Iturria: Euskonews, 2006.[1]
  • "Hiri batean dena bere menpean duen klase sozial bat baldin badago, eta gainerakoek ez baldin badute inolako eraginik, oztopoak sortuko dira, eta zaila izango da tentsio positibo edo sortzailerik izatea."
    • Iturria: Euskonews, 2006.[1]
  • "Ikusi izan dugu baserrietan ematen omen den teoriazko "igualitarismo" hori ez dela sexuen berdintasun batetatik abiatzen, baserriaren estruktura ekonomikoek aurrera ateratzeko hala eskatzen dutelako baizik, hots, estruktura jerarkizatu batez baserriak ezingo lukeela iraun."
    • Iturria: Argia,1985.[2]
  • "Nahiz eta baserriaren barruan emakumearen goraipatze formal bat egon, bere inportantzia goratuz, gero errealitatean konturatu ginen amatasuna gurtu egiten zela, baina beti gizarteak markatzen zion moduan, eta ez emakumeak berak nahi zuen moduan."
    • Iturria: Argia,1985.[2]
  • "Nazionalismoak sistema global bat eraiki nahi duen mementutik emakumearen egoera eta imajinari buruz aportazio inportanteak egin izan ditu eta egiten ditu."
    • Iturria: Argia,1985.[2]
  • "Nik kritika feministan kokatzen dut nire burua. Interesatzen zaiguna da generoa nola sortzen den, baina ez batzuetan egiten den bezala, gaizki gainera, gizon generoa eta emakume generoa bereiziz, baizik eta gizartea egituratzeko modu gisa hartuz."
    • Iturria: Euskonews, 2006.[1]
  • "Talde baten izenean parte hartzen duzunean, aurrez taldearen baitan hartu beharko duzu parte -taldea banakoez osatua baitago-, eta ondoren etorriko dira adostasun edo desadostasunak. Horrela ikusita, hiritarren partaidetzak estali egiten du banakoen ahotsa, baina, aldi berean, indartu egiten da taldearena."
    • Iturria: Euskonews, 2006.[1]

Erreferentziak

[aldatu]

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Teresa del Valle