Uxue Alberdi
Itxura
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazle eta bertsolaria da.
Esanak
[aldatu]- "60 metro koadroko etxean bizi naiz. Estua da nire bizitza pribatua".
- Iturria: Argia, 2011.[1]
- "Badirudi bertsolariak mikrofono aurrean ahoa irekitzen duenean hasten dela autoritate-ariketa, epaia, neurketa, balorazioa, erabat dela bertsogintzari lotua. Baina nik uste dut askoz lehenagotik hasten dela, eta autoritatearen eraikuntza, edo norberak bere burua bertsolaritzat jotzeko edo ez jotzeko dituen motiboak, lotuago daudela gainerako guztiarekin testu egokia sortzearekin baino".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Beste erresistentzia mota bat da esatea "diferentzia mota guztiak hartu behar dira kontuan: kuota generoan bai, baina lurraldetasunean? Eta adinean? Eta klasean?...", eta intersekzionalitatea praktikara eraman eta indarrak biderkatu beharrean, esaten da "beste zapaldu batzuk ere badaude". Eta beraz, denak jarrai dezala lehengoan, denak askatze bidean jarri ordez. Ezin du borroka batek bestea ukatu, ezin dugu zapaldumetroa martxan jarri menperakuntzak hierarkizatuz".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Egoak ihes egingo baligu lortuko genuke idaztean soilik pentsatzea, baina bitartean egoari jaten eman behar zaio!"
- Iturria: Argia, 2011.[1]
- "Inor ez da nor esateko nor dagoen kanpoan eta nor barruan, feminista moduan identifikatzen den guztia feminista da. Eta kontzientzia hartzea edo feminista izatea ez da zure buruari egun batean jartzen diozun etiketa, continuum bat da, bizitza osorako lana".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Inportantea iruditzen zait belaunaldi talkarik ez sortzea eta feministen arteko artikulazioa sendotzea, ez arrakalatzea".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Iraganeko emakumeez egin dugun irakurketa aldrebesa izan da askotan, aurreiritzietatik abiatu garelako, ez dugulako beraien pentsamenduaren lekukotzarik".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Isiltasun mota ezberdinak daude. Gauza bat da begietara begira, aldamenean isilik geratzea, pentsatzeko... atxikimenduzko isiltasuna. Hori sumatzen dugu batzuengan eta estimatzen dugu, denok behar ditugu isiltasun aroak. Baina beste isiltasun mota bat da ezer gertatu ez balitz bezala jokatzea, gure bizipenei eta pentsamenduari garrantzia kentzea, propio ezikusiarena egitea, eta horretatik ere badago".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Maitasunak eta zaintzak ezinbestekoa dute desidealizazioa".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Nabarmentzekoa da bertsolari bolleren ekarpena –diskurtsoa eta umorea hortik eginez, bollo-saioetan kantatuz...–, baina marikek ez dute ikusgarritasunik. Hor ikusten da zenbateraino eraiki den bertsolariaren irudia "gizontasun euskaldun jatorra"ren antzera".
- Iturria: Argia, 2019.[2]
- "Bakoitzak gure buruarekin daukagun elkarrizketarik intimoena izan daiteke heriotzari buruzkoa"
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 Galarraga, Aritz. "Zertan saiatu aitorpen intelektualaren bila? Emakumea naiz". 2011ko azaroaren 06a. Argia. 2019ko abuztuaren 12an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 2,6 2,7 Eizagirre, Estitxu. "Ez da liburu erosoa, biolentzia ahoskatzen duelako. Baina maitasunetik egindako liburua da".2019ko uztailaren 28a. Argia. 2019ko abuztuaren 12an ikusia.