Umorea
Jump to navigation
Jump to search
Umorea komikotasun eta barrearekin erlazionatuta dagoen giza-komunikazio mota bat da.
Esanak[aldatu]
- "Ahal izanez gero, hildakoei ere sortu behar zaie barregura". - Leonardo Da Vinci
- "Azken finean, guztia da txiste bat". - Charles Chaplin
- "Ba al dakizu zer den bizitzako gauzarik handiena? Umorea. Galdu hori eta zureak egin du". - Lemmy Kilmister
- "Dena da barregarria beste bati gertatzen zaion bitartean". - Will Rogers
- "Gizonak hainbeste sufritzen du, barrea sortu behar izan duela". - Friedrich Nietzsche
- "Irudimenak gizona nahi izan eta ezin duen horretatik kontsolatzen du, umoreak den bezalakoa izateagatik kontsolatzen du". - Winston Churchill
- "Komedia bat egiteko behar dudan guztia parke bat, polizia bat eta neska eder bat da". - Charles Chaplin
- "Umorea da krisiari aurre egiteko modu bakarra". - Santiago Segura
- soitu.es: [1]
- "Umorea erresistentzia modu bat da, biziraupen modu bat". - Isabel Franc
- "Umorea hitz bat da beharbada; etengabe erabiltzen dut eta zoratuta nauka. Egunen batean bere esanahia deskubrituko dut". - Groucho Marx
- "Umorea porrota da; negar ez egiteagatik egiten dugu barre". - Javier Rey de Sola
- nortecastilla.es: «El humor es un fracaso, nos reímos por no llorar»