Edukira joan

Ines Osinaga

Wikiquotetik
Ines Osinaga

Ines Osinaga Urizar (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) musikaria da. Eskusoinua musika elektronikoarekin batzen aitzindaria izan da.

Esanak

[aldatu]
  • "Alutik ez da beti bizitza jaiotzen, eta bizitza ez da beti alutik jaiotzen".
    • Pikara Magazine, 2022.[1]
  • "Beste guztiari buruz eztabaidatuko dugu, baina bada zerbait bai ala bai hala izango dena, ala ez dena izango. Imajinatzen dugun Euskal Estatu hori feminista izango da. Edo ez da izango".
    • Berria, 2016.[2]
  • "Bi ofizio desberdin dira musikariarena eta plazandrearena. Ni musikaria naiz, baina gainera konturatu naiz gustatzen zaidala plazara ateratzea, plazan eragitea, espazio publikoa okupatzea, nire ahotsa uztea. Noski naizela plazandre, zer demontre! 25 urte daramatzat plazan!"
    • Pikara Magazine, 2022.[1]
  • "Errazago aldatzen da norbera, besteek zugandik daukaten irudia baino. Botak jantzita pixka bat lotsagabe hitz egin eta kantatzen zuen neska gazte haren irudiarekin gelditu naiz. Denborarekin konturatu naiz konkista asko egin zituela Ines horrek".
    • Gipuzkoako Hitza, 2019.[3]
  • "Euskal kulturaren genealogia plazagizonena da; gauza totxoak esan zituzten poeta horiena, haien artean elkartzen zirenak".
    • Pikara Magazine, 2022.[1]
  • "Gogoan daukat nerabezaroan trikitiaren zirkuituak ez ninduela asetzen, ez zidan lekurik eskaintzen".
    • Gipuzkoako Hitza, 2019.[3]
  • "Gosea da iraultzak pizten dituena, bizirik gaudela gogoratzen diguna, motorra eta bidea".
    • Argia, 2014. [4]
  • " Ikusgarritasuna lehiaketa bat da. Borroka egiten dugu gure artean, etengabe, karteleko emakumea izateko, martxoko zikloko musikari feminista izateko. Nik ez dut lehiatu nahi nire ahizpekin, nahi dudana da elkarri autoritatea eman, elkarri lekua egin".
    • Pikara Magazine, 2022.[1]
  • "Maurizia señora zoragarri bat da, plazandreon ama eta amama. Sinbolo gisa aldarrikatzen dugu, ia ikono pop gisa, hashtag eta guzti. Bada izateko modu bat... “Aupa Maurizia!” aldarri feminista da".
    • Pikara Magazine, 2022.[1]
  • "Musika egiten dugunok badugu zelanbait aztoratzaileak izateko erantzukizuna, are gehiago bizi dugun garaian. Ikurritzak berritu behar dira, bai ala bai, eta barrikadak".
    • Argia, 2014. [4]
  • "Nire barrutik ateratzen zena egin nahi nuen nik, eta nire barrutik ez ziren ateratzen fandangoak eta arin-arinak".
    • Gipuzkoako Hitza, 2019.[3]
  • "Tabu pila batek zeharkatzen du amatasuna. Maitasun erromantikoa deseraikitzen hasi nintzenean bezala sentitu nintzen hasieratik: zenbat min eta gezur!"
    • Pikara Magazine, 2022.[1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Fernandez, June. Ines Osinaga: “Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik”. 2022ko martxoaren 3a. Pikara Magazine. 2022ko martxoaren 6an ikusia.
  2. Osinaga, Ines. Imajina dezagun. 2016ko ekainak 7. Berria. 2022ko martxoaren 5ean ikusia.
  3. 3,0 3,1 3,2 Alberdi, Beñat. "Badirudi musikalki hilda nagoela baina ez naiz gelditu." 2019ko azaroaren 22a. Gipuzkoako Hitza. 2022ko martxoaren 6an ikusia.
  4. 4,0 4,1 Barandiaran, Iker. Ines Osinaga: "Ikurritzak berritu behar dira, eta barrikadak". 2014ko abenduaren 14a. Argia. 2022ko martxoaren 5ean ikusia.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ines Osinaga