Amaia Perez Orozco

Wikiquotetik

Amaia Perez Orozco edo hubauba Ekonomian doktorea da, baita mugimendu sozial eta feministetan aktibista ere. Ekonomiari begirada feminista emanez, hiru gai nagusi jorratu izan ditu orain artean: bizitza, interdependentzia eta zaintza.

Esanak[aldatu]

  • "Agerian geratzen dena da norbera bakarrik ez dela nahiko eta sareen beharra dugula. Interdependentzia hori ikusgarri egitea oso indartsua da. Bidegurutze honetan, egoera honek indartu ditzake sare kolektiboak eta elkar zaintza, benetako elkartasuna, ez dadila egon berriz ere emakumeengan eta sexuaren araberako lan banaketan, eta ez dadila soilik bideratu gizarteko sektore prekarioenetara bakarrik, esanaz bezala, ahal duenak ordaindu egiten du eta ezin duena sare honetan oinarritzen da".
    • Iturria: Argia, 2020 [1]
  • "Bizitzari eustea erdigunean jarri nahi dugu, eta gure buruari galdetu nahi diogu ea nolako bizitza nahi dugun; baina gauza batzuk badira, bai ala bai. Bizi ahal izateko, oinarrizko baldintza batzuk behar dira, bizitza zaurgarria baita. Beraz, bizitzeko modu bakarra da pertsonak elkarrekin bizitzea; horregatik esaten dugu elkarren menpekotasuna dugula".
    • Iturria: Argia, 2014.[2]
  • "Bizitza interdependentea da, nahi ala ez. Eta gizarteak nola konpondu du gai hau orain artean? Subjektu batzuei autonomia ukatuta, batik bat emakumeei".
    • Iturria: Argia, 2014.[2]
  • "Borroka garai kritiko baten aurrean gaude. Jendea gaizki bizi da eta horrek ezinegona sortzen du. Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du."
    • Iturria: Klitto, 2018. [3]
  • "Dagoeneko, mundua aldatzen ari da. Kontua zera da: munduaren aldaketa justizia irizpideen bidez arautu nahi dugun, ala merkatu irizpideen esku utziko dugun".
    • Iturria: Argia, 2014.[2]
  • "Enplegua gaur egun lan alienatu bat da, bizitzeko dirua behar duzulako egiten duzu eta soldataren esklabutzaren markoan egiten duzu, bizitzarako denbora jaten dizu, eta ez duzu zentzu sozialagatik egiten, baizik, errentagarri delako pilaketa zirkuitu batentzat".
    • Iturria: Argia, 2020 [1]
  • "Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko".
    • Iturria: Klitto, 2018. [3]
  • " Gakoa ez da oinarrizko errenta bat eduki behar izatea hipoteka ordaintzeko, garraio publikoa edo seguru mediku bat ordaintzeko, baizik, garraio publikoa, osasuna edo hezkuntza izan daitezela erabat doakoak".
    • Iturria: Argia, 2020 [1]
  • "Kontua ez da indibidualismoaren ideala apurtzea interdependentzia eraiki ahal izateko; indibidualismoaren ideala apurtzea ezinbestekoa da, hain zuzen, jarrera horrek ukatu egiten duelako berezkoa dugun interdependentzia".
    • Iturria: Argia, 2014.[2]
  • "Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du".
    • Iturria: Klitto, 2018. [3]
  • "Ordaindutako lana eta ordaindu gabea daude; bati lana deitzen zaio, eta besteari ez. Horregatik, etxeko lanen inguruan ari garenean ere estrukturaz ari gara."
    • Iturria: Klitto, 2018. [3]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]