Che Guevara

Wikiquotetik
Che Guevara (1960)

Ernesto Guevara edo Che Guevara (Rosario, Argentina, 1928ko ekainaren 14a - La Higuera, Santa Cruz, Bolivia, 1967ko urriaren 9a) iraultzailea izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Aberria ala hil".
  • "Antolakuntzarik ez bada, hasierako beroaldiaren ondoren, ideiek indarra galtzen dute".
  • "Askatasunarekiko maitasuna baino handiagoa den sentimendu bakarra dago, kentzen dizunarekiko gorrotoa".
  • "Badakit ni hiltzera zatozela. Egizu tiro, koldarra. Gizon bat besterik ez duzu hilko"
    • CIAko agente bati esan zion fusilatua izan aurretik.
  • "Ez da garaipenak ospatuz bizitzen, porrotak gaindituz baizik".
  • "Ezagutzak arduradun egiten gaitu".
  • "Guztiontzat kaferik ez bada, ez da inorentzat egongo".
  • "Iraultza benetakoa bada, irabazi ala hiltzekoa da".
  • "Iraultza ez da ahoan eramaten bere kontura bizitzeko, bihotzean eramaten da beragatik hiltzeko".
  • "Kapitalismoa munduan gehien errespetatzen den genozidarik handiena da".
  • "Lore guztiak ebaki ditzakete, baina inoiz ere ez dute udaberria hondatuko".
  • "Moderatua hitz interesgarria da. Esplotatzaileek euren nahikerien aurrean makurtzen direnak definitzeko erabiltzen duten hitza da".
  • "Nire errua ote da ba odol gorria eta bihotza ezkerrean izatea?".
  • "Oinetakoak lapurtzen ibiltzea baino hobe da hanka hutsik ibiltzea".
  • "Oraina borroka bada, etorkizuna geurea izango da".
  • "Pertsonak hil daitezke, ez hala haien ideiak".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Che Guevara
Commonsen artxibo gehiago dago:
Che Guevara