Edukira joan

Stephen Hawking

Wikiquotetik

Stephen William Hawking (Oxford, Ingalaterra, 1942ko urtarrilaren 8a - Cambridge, 2018ko martxoaren 14a) fisikaria eta astronomoa izan zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Hainbat zientzia arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso zituen; aipagarrienak, jaso zituen hamabi honoris causa doktoretzak.

Esanak

[aldatu]
  • Izar ertain bateko planeta txiki bateko tximino arraza aurreratu bat baino ez gara. Baina Unibertsoa uler dezakegu eta, horrek, oso izaki berezi egiten gaitu.[1]
  • Galde dezakegu zer zegoen lehenago, baina erantzuna da ez zegoela ezer ere Big Bangaren aurretik, Hego Poloaren hegoaldera ezer ez dagoen gisa.
  • Konturatu naiz dena aurrez determinatua dagoela eta aldatzeko ezer ere egin dezakegula diotenek ere kalearen bi aldetara begiratzen dutela gurutzatu aurretik.[2]
  • Egin dudana da demostratu unibertsoaren jatorria azaltzea posible dela bakarrik zientziaren legeak erabilita. Kasu honetan, ez da beharrezkoa Jaungoikoa aipatzea unibertsoa nola hasi zen erabakitzeko. Honek ez du frogatzen Jainkoa ez dela existitzen, baizik eta Jainkoa ez dela beharrezkoa[1].
  • Ez dut uste giza arrazak hurrengo mila urteak gaindituko dituenik, ez bagara, behintzat, espazioan zehar barreiatzen. Planeta batean biziarekin amaitzea baimentzen duten istripu asko egon daitezke. Baina optimista naiz: izarretara joango gara[1].

Erreferentziak

[aldatu]