The Dark Knight

Wikiquotetik

The Dark Knight (euskaraz Zaldun Iluna) 2008ko Christopher Nolan estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi film bat da. DC Comics komikietxeko Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago.

Esanak[aldatu]

  • "Badira ezer logikorik bilatzen ez duten gizonak, dirua bezala. Ezin dituzu erosi, beldurtu, konbentzitu edo beraiekin negoziatu. Badira mundua sutan ikusi besterik nahi ez duten gizonak". - Alfred Pennyworth
  • "Gaua ilunagoa da justu egunsentiaren aurretik. Eta zerbait esango dizuet: eguna argitzeko zorian dago". - Harvey Dent

Jokerra[aldatu]

  • "Edo heroi gisa hiltzen zara, edo bilaua bihurtu zarela ikusteko bezainbeste bizitzen zara".
  • "Erotasuna, ongi dakizun moduan, grabitatea bezalakoa da. Bultzada txiki batekin nahikoa da".
  • "Ezarri anarkia txiki bat, aldatu jarrita dagoen ordena, eta dena kaos bihurtzen da. Kaosaren agente bat naiz. Eta badakizu zerbait kaosaz? Justua da".
  • "Gustu apaletako gizona naiz; dinamita, bolbora eta gasolina gustatzen zaizkit. Eta ba al dakizu zertan duten antza? Merkeak izatean".
  • "Jada ezin zara inorekin fidatu. Zerbait nahi baduzu zeuk egin behar duzu, ez al duzu uste?"
  • "Labana bat zergatik erabiltzen dudan jakin nahi? Pistolak azkarrak dira, ezin dituzu... Emozio guzti horiek dastatu. Izan ere, hiltzear dagoenean jendea den bezalakoa agertzen da. Beraz, neurri batean, zure lagunak zuk baino hobeto ezagutzera iritsi nintzen ni. Nahi al duzu koldarrak zein ziren esatea?".
  • "Mundu honetan bizitzeko zentzuzko era bakarra printzipiorik gabe da, eta gaur gauean zure printzipio bakarrari uko egingo diozu".
  • "Orbain hauek zerenak diren jakin nahi? Nire aita alkoholikoa eta basapiztia zen. Eta gau batean ohi baino gehiago erotu zen. Nire amak sukaldeko aizto bat hartu zuen defendatzeko, aitari ez zitzaion batere gustatu, batere ez. Eta nire muturraren aurrean aiztoa sartu zion barre egiten zuen bitartean. Nigana itzuli eta esan zuen, Zergatik... Hain... Serio? Nigana etorri zen aiztoarekin. Zergatik... Hain... Serio? Aiztoa ahoan sartu zidan. Irribarre bat marraztuko dugu aurpegi horretan! Eta... Zergatik zaude hain serio?"
  • "Plan bat izateko itxura al dut benetan? Ba al dakizu zer naizen? Autoen atzetik doan zakur baten modukoa naiz, ez nuke jakingo bat harrapatuko banu zer egin. Pentsatu gabe jokatzen dut".
  • "Zerbaitetan ona bazara, ez ezazu sekula dohainik egin".
  • "Zergatik hain serio?" (Jatorrizkoan "Why so serious?").
  • "Zuk ezin duzu ni gabe bizi. Ezetz? Indar geldiezin batek objektu mugiezin batekin talka egitean hau gertatzen da".

Elkarrizketak[aldatu]

  • "- Batman! Batman! Zergatik doa ihesi? (semea)
- Harrapatu beharra daukagulako. (Gordon)
- Baina ez du ezer txarrik egin... (semea)
- Gotham hiriak merezi duen heroia delako, baina ez une honetan behar duena. Beraz, jazarri egingo dugu, berak jasan dezakeelako. Ez delako heroi bat. Zaindari isil bat da, babesle begirale bat... Zaldun ilun bat". (Gordon)
  • "- Esadazu, gogoratzen Barne Arazoetako Unitatean nengoenean jarri zenidaten ezizen hura? Zein zen, Gordon? (Harvey Dent)
- Harvey, ezin dut... (Gordon)
- Esan!... ESAN! (Harvey Dent)
- (Ahopean) "Bi Aurpegi" zen. "Harvey Bi Aurpegi" (Harveyk erabat erretako aurpegiko ezker aldea erakusten dio)". (Gordon)
  • "- Esaiozu gezurra, Gordon (honen semea pistolarekin buruan apuntatuz). Esaiozu dena ongi aterako dela. Esaiozu gezurra nik egin nuen bezala (Jokerraren erruz hiltzera zihoan neska-lagunari). Tira! (Harvey Dent)
- Dena ongi aterako da". (Gordon)
  • "- Eta alarmarena?
- Bere lana egindakoan deuseztatzeko esan zidan nagusiak. Horrela parte gutxiago, ezta?
- Bitxia da, niri antzeko zerbait esan zidan.
- Inork ez daki planaren barruan dagoela, benetan planaren barruan zaudela dakizun arte". (lapurren artean)
  • "- Ez utzi zortearen esku hain gauza garrantzitsua. (Rachel)
- Ez dut hala egiten. Nire zortea eraikitzen dut". (Harvey Dent)
  • "- Hiri honek kategoria gehiagoko kriminal bat merezi du, eta nik eman egingo diot. Esan zure gizonei orain niretzat lan egiten dutela. Hau nire hiria da. (Jokerra)
- Ez dute xelebre batentzat lan egingo! (Mafiosoa)
- Xelebrea? Zergatik ez zu pusketatan ebaki eta zakurrei bota? Mmm? Eta horrela zakur gosetu bat zein leiala den ikusiko dugu". (Jokerra)
  • "- Jokerrak ni aukeratu ninduen! (Harvey Dent)
- Hiruretan onena zinelako, zu bezain zintzoa zen norbait ere galbideratu zitekeela frogatu nahi zuen... (Batman)
- Eta arrazoi zuen..." (Harvey Dent)
  • "-Orduan, zergatik hil nahi nauzu? (Batman)
- [Barrez] Nik ez zaitut hil nahi! Zer egingo nuke zu gabe? Berriz mafiosoei lapurtu? Ez, ez, ez! Zu... Zu nire osagarria zara. (Jokerra)
- Diruagatik hiltzen duen zaborra zara. (Batman)
- Ez haietako batek bezala hitz egin! Ez zara... Hala izan nahi bazenu ere. Haientzat xelebre bat besterik ez zara, ni bezala. Orain behar zaituzte, baina hala ez denean baztertu egingo zaituzte, legendun bat bezala. Haien morala, haien etika... Gezur galanta da, bizkarra erakutsi orduko ahazten dira. Munduak izaten uzten dien bezain onak bakarrik dira. Ikusiko duzu. Zailtasunak daudenean "pertsona zibilizatu" hauek denek elkar hilko dute. Ni ez naiz munstro bat. Pauso bat aurrerago noa, besterik ez". (Jokerra)
  • "- Oso azkarra zarelakoan? Kontratatu zintuztenak berdina egingo du zurekin. Lehen kriminalek zerbaitengan sinesten zuten: ohorea, errespetua. Begira zeure burua. Zerengan sinesten duzu zuk, zer sinesten duzu? (bankaria)
- Hiltzen ez zaituenak... bitxiago egiten zaituela". (Jokerra)

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
The Dark Knight
Commonsen artxibo gehiago dago:
The Dark Knight