Twist

Wikiquotetik
Harkaitz Cano

Twist Harkaitz Cano idazleak 2011. urtean plazaraturiko eleberria da. Istorioa Lasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.

Esanak[aldatu]

  • "Hamar urte pasatu ditut nire bizitzako emakumea zinela pentsatuz, eta beste hamar nire bizitzako emakumea izan zinela pentsatuz hamar urte pasatu nituela pentsatuz, eta geroztik ez dakit jada zer pentsatu".
  • "Ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa".
  • "Irribarre egingo dute, beti diferente, eguna amaitzen zaien arte, egun guztiak amaitzen zaizkien arte, egunak amaituko direla dioen ebidentziari bizkarra emanez".
  • "Madrildik deitu, hara joan eta handik garaiz bueltatzen jakin zuena, ez beste asko bezala buztana hanka-artean, baizik eta bertako mundillo zoldatsuak irentsia edo zokoratua izan aurretik".
  • "Uda betiko balitz ez litzateke uda".
  • "Zer gertatzen da sendatzen ez diren eta sekula sendatuko ez direla ziurtasun osoz dakizun zauriekin? Haiekin bizitzera ohitu egiten zarela, zauri horiek izaki bizidunak balira bezala".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Twist