Edukira joan

Yayo Herrero

Wikiquotetik
Yayo Herrero

Yayo Herrero antropologoa, FUHEM fundazioko zuzendaria eta aktibista ekofeminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "Berriztagarrietarako trantsizioak berekin ekarri behar du energia kontsumoa txikitzea, baina ez da beti ikuspegi horretatik planteatzen: berriztagarrien bidez bizimodu berdinak mantentzera begira egiten da."
    • Iturria: Berria, 2017. [1]
  • "Bidezko Trantsizio Ekologiko deitzen diogu bizitza komuna berrantolatzeko prozesu partekatu, planifikatu eta desiratuari, eta helburutzat du pertsona eta komunitate guztiek era duinean existitzeko bermea".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Bidezko Trantsizio Ekosoziala egiteko, beharrezkoa da kultura-hegemoniaren eztabaidari ekitea, eta ez da lan txikia. Horrek esan nahi du ekoizpenaren eta ongizatearen, segurtasunaren eta askatasunaren kontzeptu hegemonikoak birbideratu behar direla, ukatu ditugun mugak agerian utzi behar direla, giza bizitza ekodependientea, hauskorra eta zaindu eta babestu beharrekoa dela onartu behar dugula, eta modu sinesgarri, lasaigarri eta motibagarrian azaldu behar dela egungo larrialdi-egoera eta eraldaketa-beharra"
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Bizitza erdigunean jartzeak esan nahi du naturaren mende gaudela eta finitua den planetan bizi garela onartzea. Baita mugak dituen eta ahulak diren gorputzak ditugula onartzea ere. Alegia, onartu behar da ezinezkoa dela besteek eskainitako zaintza lanik gabe aurrera egitea."
    • Iturria: Argia, 2016. [3]
  • "Ekologismoak eta feminismoak bat egiten dute ekoizpenari egindako kritikan, hazkunde ekonomikoari egindakoan eta garapenari egindakoan, eta bat egiten dute eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen gizarte eta ekonomiaren aldeko apustuan."
    • Iturria:Argia, 2016. [3]
  • "Eremu material batzuk gutxitzeko traba nagusia iruditeria da: barneratu behar dugu deserosotasun kuota jakin batzuk funtsezkoak direla munduan denok bizi ahal izateko."
    • Iturria: Berria, 2017. [1]
  • "Ez oraina ez etorkizuna ez daude erabakita ez idatzita. Baditugu baliabideak, gaitasuna eta potentzialtasuna ekonomiaren eta bizitzaren artean aukeratzera behartzen gaituen tranpatik ateratzen den proiektu bat martxan jartzeko. Errealitatea saihestu edo desitxuratuko ez duen proiektu politiko bat, inor atzean utziko ez duena, eta orainari eta etorkizunari konpromisoz eta itxaropenez begiratzea ahalbidetuko diguna".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Funtsezko erronka da gizakiez besteko bizitza errespetatzea eta babestea. Animalien sufrimendua ezabatu behar da, eta horrek eskatzen du aldaketa sakonak egitea elikaduran eta jantzietan, eta uko egitea tauromakiari eta animaliak torturatuz eta hilez egiten diren ospakizunei".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Galdutako bizitza bakoitzagatik negar egiteko gai bagara, larrialdi ekosozialaren ideiak indarra hartzen du".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Gizakiok, ezinbestean, murrizketa materialeko testuinguru batean eraiki beharko dugu bizitza komuna. Hala, existitzeko baldintza duinetan ardazten diren proposamen politikoak garatzeko marko fisikoa desazkundea izan behar da. Desazkunde materiala egongo da nolanahi ere".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • "Historian eta ia lurralde guztietan horrela izan den arren, zaintza emakumeek soilik ez dutela egin behar azpimarratzen du ekofeminismoak."
    • Iturria: Argia, 2016. [3]
  • "Ikerketa eta teknozientzia birbideratu behar dira, trantsizioaren zerbitzura jar daitezen eta inpaktu ekologiko txikiko konponbideak, pertsona guztiengana zabal daitezkeenak, gauzatzen errazak eta komunitarioak bilatzera jo dezaten".
    • Iturria: MFE, 2024[2]
  • " Sistema kapitalistak nahitaez natura suntsitzen du eta patriarkala da. Esparru ekologikoan iraunkorra izango den eta patriarkala ez den sistema baterantz egiten badugu aurrera, sistema hori ezin da kapitalista izan."
    • Iturria: Argia, 2016. [3]
  • "Telebistan ikusten dugun Gazako genozidioak eta Europa aberatsaren mugetan abandonatutako pertsona migratzaileek argi erakusten dute Giza Eskubideen oinarrizko balioen hondamendia ultraeskuinaren mugetatik haratago doala. Palestinak edota Mediterraneoak Europako politiken zati handiena desitxuratzen duen ispilua jartzen dute aurrean".
    • Iturria: MFE, 2024[2]

Erreferentziak

[aldatu]

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Yayo Herrero