Zerua
Itxura
Zerua erlijio eta filosofia askok deskribatzen duten egoera edo toki berezia da, bizitza honetatik kanpokoa.
Esanak
[aldatu]- "Gu, eta zeru edo infernuaren bitartean, ez dago bizitza besterik, gauza guztietatik hauskorrena dena". - Blaise Pascal
- "Hobe da infernuan agindu, zeruan zerbitzatzea baino". - John Milton
- "Jakintsua bere burua zeruan azaldu nahi duena da; eta zoroa, zerua bere buruan sartu nahi duena". - Gilbert Keith Chesterton
- "Ospearen zerua ez da oso haundia, eta bertan zenbat eta gehiago sartu, gutxiago dagokio bakoitzari". - Miguel de Unamuno
- "Zerua existitu dadila, nahiz eta gure lekua infernua izan". - Jorge Luis Borges
- "Zerua, infernua eta mundu osoa, gugan dago". - Henry F. Amiel
- "Zeruan Aleluia esaten dute, Lurrean Amen esan dutelako". - Agustin Hiponakoa