Maitasuna
Wikiquote(e)tik
(Amodioa(e)tik birzuzenduta)
Maitasuna izakien arteko kidetasunarekin erlazionatutako kontzeptu unibertsala da.
[aldatu] Esanak
- "Amodio eztiena gutunen bidez garatzen dena da". - George Bernard Shaw
- "Amodioa gidaria denean legeak soberan daude". - Platon
- "Amodioa hasperenen lurrunak sortzen duen behe-lainoa da". - William Shakespeare
- "Egia helburua da; maitasuna, hura lortzeko bitartekoa". - Mahatma Gandhi
- "Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu". - Euskal esaera zaharra
- "Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi". - Euskal esaera zaharra
- "Maitasuna bekaturik gabe arrautza gatzik gabe bezalakoa da". - Luis Buñuel
- "Maitasuna, benetakoa izateko, kosta egin behar zaigu". - Kalkutako Teresa
- "Maitasuna da erantzuna baina, erantzuna aurkitu bitartean, sexuak galdera interesgarri batzuk planteatzen ditu". - Woody Allen
- "Maitasuna ez dago ez denbora ez agintearen menpe". - Vatsyayana
- "Maitasunak dena garaitzen du".
- Latinez (jatorriko hizkuntzaz): "Omnia vincir Amor".
- Vergilius (Publius Vergilius Maro), X Ekloga, 69. puntua.
- "Maitatu mina sentitu arte. Min ematen badizu, seinale ona da". - Kalkutako Teresa
- "Maite ditugun begietan lausorik ez". - Euskal esaera zaharra
- "Norbera maitatzea bizi osoa iraungo duen idilioaren hastapena da". - Oscar Wilde
- "Zer da maitasuna? Norberetik irtetzeko desira". - Charles Baudelaire
- "Zer da ongia? Maitasuna baino ez". - Leo Tolstoi
