Kalkutako Teresa

Wikiquotetik
Kalkutako Teresa

Agnes Gonxha Bojaxhiu Kalkutako Teresa (1910eko abuztuaren 26a - 1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja katolikoa izan zen. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Esanak[aldatu]

  • "Ama batek bere umea bere gorputzean erail badezake, zer arrazoi dago elkar akabatu ez dezagun?" (abortoari buruz).
  • "Benetan maitatu nahi badugu, barkatzen ikasi behar dugu".
  • "Denbora asko ematen dugu bizitza irabazten, baina ez behar adina bizitza bizitzen".
  • "Erlijio guztiak maite ditut, baina nirearekin maiteminduta nago".
  • "Ez eman azalekoa soilik, eman zuen bihotza".
  • "Ezin diot lana egiteari utzi; atseden hartzeko eternitate osoa izango dut".
  • "Ezin dugu gauza handirik egin, gauza txikiak maitasun handiz baino ez".
  • "HIESa sexu jarduera okerrarentzako zigor zuzena da".
  • "Isiltasunaren fruitua otoitza da. Otoitzaren fruitua fedea da. Fedearen fruitua maitasuna da. Maitasunaren fruitua zerbitzua da. Zerbitzuaren fruitua bakea da".
  • "Jainkoak ez ninduen arrakasta izateko aukeratu, leiala izateko baizik".
  • "Jendea epaitzen baduzu, ez duzu maitatzeko astirik".
  • "Jesus da nire Jainkoa, Jesus da nire senarra, Jesus da nire bizia, Jesus da nire maitasun bakarra, Jesus da nire izate guztia, Jesus da nire dena".
  • "Lanpara bat beti piztuta egon dadin, ez diogu bertan olioa jartzeari utzi behar".
  • "Maitasuna, benetakoa izateko, kosta egin behar zaigu".
  • "Maitatu mina sentitu arte. Min ematen badizu, seinale ona da".
  • "Mesedez, ez ezazue umea hil; gu arduratuko gara berataz... Mesedez, eman iezazkidazue zuen umeak. Atsegin handiz onartzen ditut abortoaren erruz hilko liratekeen haur guztiak".
  • "Nahiago dut maitasun tantatxoa izan, saminezko itsasoan".
  • "Nire odola eta nire jatorria albaniarrak dira, baina Indiako hiritarra naiz. Moja katolikoa naiz. Lanbidez, mundu osokoa naiz. Bihotzez, Jesusen bihotzarena naiz oso-osorik".
  • "Ohiko gauzak ezohiko maitasunarekin egin behar ditugu".
  • "Zerbitzatzeko bizi ez denak ez du bizitzeko balio".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Kalkutako Teresa
Commonsen artxibo gehiago dago:
Kalkutako Teresa