Lazkao Txiki

Wikiquote(e)tik

Salto egin: nabigazioa, bilatu

Joxe Migel Iztueta Kortajarena edo Lazkao Txiki (Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a) bertsolaria izan zen.

[aldatu] Esanak

  • "Eta igitaia eta mailuarekin al zabiltzate oraindik, gaur dauden aurrerapenekin?" (Komunista batzuei)
  • "Gizona ez al da neurtzen okotzetik kopetara?"
  • "Hori gu baino gehiago duk: horrek hanka bat zeukak motza eta guk, biak." (Mattin lagunari, hankamotz bat ikusitakoan)
  • "- Joxe Migel, non jaio zinen?
- Lazkaon.
- Eta hazi?
- Hazi, inon ez."
  • "Martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu, euskaraz ari garelakoan." (Euskarak jasaten duen erdararen eraginari buruz)
  • "Nahiago diat bi botila huts baino, baso bat betea." (Bi bertsolari alturen artean kantatuz)
  • "Nahiago nuke oilasko hau piztuko balitz, bizirik zer tipo daukan ikusteko." (Jatetxe batean oilaskoa eskatu eta hiru hego, bi lepo, bi ipurdi eta hanka bat atera zizkiotenean)
  • "Niri beti txikitako gauzak akordatzen zaizkidak, handia ez nauk sekula izan eta."
  • "Nola edukiko dik, ba, tomateak indarra, zutik ezin dituk egon eta zutoin bati lotu gabe!"
  • "- Nola ikusten duzu zuk zeure burua?
- Ispiluan."
  • "Politikan ez dago gauza politikan."
  • "Txillida omen duk artista, hi! Hark egiten duena ulertzen duena, hura bai artista!"
  • "Zahartuko haiz hi ere!" (Gaztea naiz eta zer? zioen kartel bati begira)
  • "- Zenbat senide zarete?
- Gu, zazpi.
- Eta bizi?
- Bizi, ni bakarrik.
- Eta besteak?
- Ez, haiek lana egiten dute."
  • "Zertarako behar ditut hanka luzeagoak, lurreraino iristen badira?"
  • "Zuk lo jarriko nauzu, baina nork jarriko du iratzargailua?" (Hil aurreko ebakuntzan, anestesia jarri behar zion sendagileari)

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Lazkao Txiki
Beste hizkuntzetan