Politika
Wikiquote(e)tik
Politika gizartearen probetxurako komunitatearen zuzentzeaz eta gidatzeaz arduratzen den giza-jarduera da.
[aldatu] Esanak
- "Bozkatzen dutenek ez dute ezer erabakitzen. Botoak zenbatzen dituztenek erabakitzen dute". - Iosif Stalin
- "Jendaurrean inoiz egin behar ez dena sexuaz, politikaz edo erlijioaz hitz egitea da". - Winston Churchill
- "Magoak keinu bat egin zuen eta gosea desagertu zen, beste keinu bat egin eta bidegabekeria desagertu zen, beste keinu bat egin eta gerra amaitu zen. Politikariak keinu bat egin zuen eta magoa desagertu zen". - Woody Allen
- "Politika arazoak bilatzearen, aurkitzearen, diagnostiko faltsua egitearen eta gero konponbide okerrak aplikatzearen artea da". - Groucho Marx
- "Politika gerra baino arriskutsuagoa da, gerran behin bakarrik hiltzen da eta". - Winston Churchill
- "Politikan ez dago gauza politikan". - Lazkao Txiki
- "Politikan bitartekoak dira helburua justifikatu behar dutenak". - Albert Camus
- "Politikari batek bihar, datorren astean, datorren hilean eta urtean gertatuko dena aurreikusteko gai izan behar du. Eta zergatik ez zuen asmatu azaltzeko ere gai izan behar du". - Winston Churchill