Simone de Beauvoir
Wikiquote(e)tik
Simone Beauvoir edo Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen.
Esanak [aldatu]
- "Bitxia da, eta kilikagarria ere bai, berrogei urte dituzula, tupustean, begietan min egiten dizun eta ordura arte ikusi ere egiten ez zenuen munduaren alderdi bat aurkitzea".
- Iturria: Nabarra aldizkariaren 92. zenbakia.
- "Edertasuna zoriontasuna baino are zailagoa da azaltzen".
- "Emakumearen arazoa beti izan da gizonen arazo".
- "Jainkoagan sinesteari uztea, norbere erabakien arduradun egitea da".
- "Pertsona zoriontsuek ez dute historiarik".
- "Xarma da batzuek dutena, xarmagarriak direla uste izan arte".
- "Zer da heldua? Adinak puztutako ume bat".