Jainkoa

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu
"Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko»". - Biblia

Jainkoa izaki gorena da erlijio monoteistetan. Unibertsoaren sortzaile bakarra. Ikuspegi hau egun nagusi diren erlijio monoteistek (Jainko bakarrekoek) dute, besteak beste judaismoak, kristautasunak eta islamak.

Esanak[aldatu]

  • "Ez deabruak eta ez jainkoak ez dira existitzen, denak gizakiaren jarduera psikikoen emaitza dira". - Sigmund Freud
  • "Ez dut gorrotatu gabe mundu guztia maite duen jendearengan sinesten. Bat izan zen, Jesukristo, eta gaizki bukatu zuen".
  • "Ez dut jainkoarengan sinesten eta ez dut horretarako beharrik. Gutxienez intolerante izatetik urrun nago. Ateoak munduko pertsonarik toleranteenak gara. Sinesdun bat berehala bihurtzen da intolerante. Historiako inongo unetan, munduko ezein bazterretan, erlijioek ez dute jendea elkarrengana biltzeko balio izan. Alderantziz, urruntzeko besterik ez dute balio izan: erretzeko eta torturatzeko. Ez dut jainkoarengan sinesten, ez dut behar eta pertsona ona naiz gainera." - José Saramago
  • "Hasieran Jainkoak zerua eta lurra sortu zituen. [...] Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia".
  • "Jainkoa nire fikziozko pertsonaiarik gogokoena da". - Homer Simpson
  • "Jainkoak ere ezin du hondoratu".
    • White Star Line ontzi-enpresa, Titanic itsasontziari buruz.
  • "Jainkoaren ideia gehiegi errespetatzen dut, hau bezain mundu absurduaren erantzule egiteko". - Georges Duhamel
  • "Jainkorik baldin bada, gizakia esklaboa da; baina gizakia aske izan daiteke eta hala izan behar du; beraz, jainkoa ez da existitzen". - Mikhail Bakunin
  • "Nik ez dut nire ezjakintasuna aldare batean jartzen eta horri jainko deitzen". - Mikhail Bakunin
  • "Oso ederra izango litzateke mundua sortu zuen jainko bat eta probidentzia onbera bat balego, eta ordena moral bat unibertsoan, eta bizitza heriotzaren ondoren; baina oso deigarria da hau guztia guk nahiko genukeen bezalakoxea izatea". - Sigmund Freud

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Jainkoa
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Jainkoa