Simpsondarrak
Wikiquote(e)tik
Simpsondarrak (ingelesez The Simpsons) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidunen umore-telesail estatubatuarra da.
Edukiak |
Esanak [aldatu]
Abraham Simpson [aldatu]
- "- Jokatu diru guztia 41 zenbakira, susmo bat daukat. - Abraham Simpson
- - 36 zenbaki daude bakarrik". - Erruletaren arduraduna
Bart Simpson [aldatu]
- "Ni ez nauk izan".
- "Zeroz biderkatu zaitez".
Arbeleko kopiak [aldatu]
- "Ez dut Emmy bat irabaziko inoiz".
- "Irakasleen gelan ez dut ezer arrarorik ikusi".
- "Korrokada ez da erantzun bat".
- "Nire irakasleak ez du legenarrik".
- "Nik ez dut Elvis ikusi".
- "Presidenteak egin zuela ez da aitzakia".
Montgomery Burns [aldatu]
- "Bikain".
- "Dolar bat betiereko zoriontasunaren truke? Mmm... zoriontsuagoa naiz dolarrarekin".
Homer Simpson [aldatu]
- "Alkoholarengatik topa! Bizitzako arazo guztien sorburua... eta konponbidea".
- "Aspertzen ari nauk!"
- "Bibliaren arabera denok gara pekatariak, berau idatzi zuena ezik".
- "Bizitza segidako porrota galanta da Flanders hil dadila desiratzen hasten zaren arte".
- "Bizitzan hiru pertsona mota daude, zenbatzen dakitenak eta ez dakitenak".
- "D'oh!"
- "Erreaktore nuklear bat emakume baten tankerakoa da: gidaliburua irakurri eta esandako botoia sakatzea baino ez dago".
- "Ez nazazue jan, arren! Emaztea eta semeak ditut. Haiek jan itzazue!" (Homerrek estralurtarrei).
- "Internet? Oraindik dabil hori?".
- "Jainkoa nire fikziozko pertsonaiarik gogokoena da".
- "Munduko diru guztia edukiko du, baina inoiz erosi ezin izango duen gauzarik bada... dinosauro bat".
- "Nuzelar, hitza nu-ze-lar da".
- "Operadorea? Zein da 091ren zenbakia?"
- "Orain, Internetekin, umeak bakarrik hezten dira".
- "Telebistarik eta garagardorik gabe Homerrek burua galtzen du".
- "Zergatik da hain garrantzitsua eraikin horretara igandero joatea? Jainkoa ez al dago edonon?"
- "Zure bizitza erraztuko duten hiru esaldi erakutsi nahi dizkizut. Lehena: Ni ez naiz izan. Bigarrena: Hara, ideia ona, nagusi!. Eta hirugarrena: Horrela zegoen ni heldu nintzenean" (Homerrek Barti).