Ana de Miguel

Wikiquotetik
Ana de Miguel 2018

Ana de Miguel Alvarez (Santander, Kantabria, 1961eko urriaren 26a) espainiar filosofoa eta feminista da.

Esanak[aldatu]

  • "Garrantzitsua da presentzia publikoa izatea, horrela baino ez baita inplikatuko gizartea. Garrantzitsua da gizarteari jakinaraztea nazkatuta gaudela. Ongi ari gara, baina ez dirudi nahikoa denik; ezin gara elkartu gutako bat akabatzen dutenean soilik: aldaketarako pausoak emateko elkartu behar dugu".
    • Berria, 2018. [1]
  • "Oso potentea da bat ukitzen badute, guztiok ukitzen gaituzte leloa. Beti izan da horrela, baina orain lelo horrek kalean batu gaitu".
    • Berria, 2018. [1]
  • "Sistema patriarkalak emakumea etxeko sukaldera egotzi du. Ostera, sukaldeak badu beste dimentsio bat eremu publikoan, sormenarekin eta berrikuntzarekin lotua. Eta horren guztiaren arduradun eta gidariak gizonak dira, ia esklusiboki".
    • Berria, 2018. [1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 1,2 Unanue, Maialen. «Gizonek elkarri aitortu ohi diote boterea» 2018ko abenduak 28. Berria. 2021eko apirilaren 14n ikusia.

Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ana de Miguel