Askatasuna
Itxura
(Askatasun(e)tik birzuzenduta)
Askatasuna gizakiak gauza jakin bat egiteko ahalmena definitzen duen kontzeptu filosofikoa da.
Esanak
[aldatu]- "Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: Gerra da bakea. Askatasuna da esklabotza. Ezjakintasuna da indarra". - 1984 (eleberria)
- "Askatasuna denen eskura ez dagoen luxua da". - Otto von Bismarck
- "Askatasuna ez da hobea izateko aukera bat besterik". - Albert Camus
- "Askatasuna, gizakien bizitzako sakrifizoen helburu duin bakarra da". - Simón Bolívar
- "Askatasuna kentzen digun jendea ere askatasuna emango baligu hobeto biziko litzatekeela pentsatzen dut". - Joseba Sarrionandia
- "Askatasunak beldurra ematen du erabiltzearen ohitura galdu denean". - Robert Schuman
- "Askatasunaren prezioa arazo moralak nahiz politikoak erabakitzea da". - Joxe Azurmendi
- "Askatasunaren pentsaera da etika". - Joseba Sarrionandia
- "Berandu baino askoz lehenago, gizarte hobea eraikitzeko gizon librea pasatuko den zumardi handiak berriro irekiko direla jakiteari jarrai iezaiozue".
- Salvador Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
- "Bere alde hiltzeko prest ez bazaude, kendu askatasun hitza zure hiztegitik". - Malcolm X
- "Bihar, hiltzen naizenean, ez etorri niri negar egitera. Sekula ez naiz lurpean egongo, askatasun-haizea naiz". - Jon Paredes Manot Txiki, 1975.
- "Egia da askatasuna gauza ederra dela, hain ederra ezen arrazionatu egin behar dela". - Vladimir Lenin
- "Ez da harritzekoa espetxeek lantegi, eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea, horiek denak espetxeak bezalakoak baitira". - Michel Foucault
- "Ez dago askatasunerako biderik, bidea bera da askatasuna". - Indira Gandhi
- "Ezin duzu bakea askatasunetik bereizi, inor ezin baitaiteke bakean egon, bere askatasuna izan ezean". - Malcolm X
- "Ezinezkoa da askatasuna duen gizon batek bera gabe egoteak zer esan nahi duen jakitea". - Truman Capote
- "Gizon askea da bere pentsamenduen mugaraino joateko beldur ez den hura". - Fernando Morillo, Gloria Mundi (2004)
- "Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute". - Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 1. atala.
- "Hau da jakinduriaren azken ondorioa: askatasuna eta bizitza egunero konkistatzen badira merezi dira". - Johann Wolfgang von Goethe
- "Kapitalistek beti deitu izan diote askatasuna aberatsentzako etekinak ateratzeko askatasunari eta langileentzako gosez hiltzeko askatasunari". - Vladimir Lenin
- "Mundu modernoan, askatasuna errealitatearen aurkakoa da; baina hala ere bere ideala da". - Gilbert Keith Chesterton