Edukira joan

Brigitte Vasallo

Wikiquotetik
Brigitte Vasallo

Brigitte Vasallo ( Bartzelona, 1973) idazle, irakasle eta LGBTI ekintzaile antiiarrazista eta feminista da. Lantzen dituen gai nagusiak genero-islamofobia, purplewashing eta homonazionalismoaren salaketa dira, baita polimaitasuna harremanak afektiboetarako aztertu ere.

Esanak

[aldatu]
  • "Amatasun feminista beste nonbait dago, eta hori eraikitzeko behar-beharrezkoa da ama kategoria desokupatzea. Gure burua izendatzea emakume gisa edo emakume kategoriako iheslari gisa, gure burua izendatzea disidente gisa, edo geu garen konplexutasun guztia bilduko duen beste edozein adjektiborekin (gure harremanak, esperientziak, pasioak, desirak, beldurrak eta akatsak bilduko dituena). Eta bilduko duena, akaso, amatasuna, baina, betiere gainerako guztiari eutsiz."
    • Iturria: Pikara Magazine, 2018.[1]
  • "Gure burua ama gisa aurkezten dugunean (esaten dugunean “ama garela” eta ez “seme-alabak ditugula”), harremanen araberako kategoria batean aurkezten gara, hala, gure subjektutasuna des-egiten da, eta beste zerbaiten araberako subjektu bihurtzen gara, patriarkatuaren mugimendu klasiko baten bitartez."
    • Iturria: Pikara Magazine, 2018.[1]
  • "Monogamia praktikatzat jo izan da zuzenean, eta ez da hala. Praktika bat balitz, nola azaldu denok praktika berbera izatea? Hori era sistemikoan besterik ezin daiteke azaldu. Monogamia sistematzat jotzeak, derrigortu egiten gaitu egiten duguna eta gertatzen zaiguna eremu kolektiboan eta politikoan kokatzera."
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2019.[2]
  • "Monogamoak ez diren harreman mota asko egon badaude, esanguratsuak iruditzen zaizkidanak. Eta espero gabeko tokietan eraikiak izan dira: bazterretan. Paradigma berriak ez baitira sistemaren bazter modernoetan sortuko. Benetan baztertuak izan diren izkinetan, hor sortzen dira erresistentziak, beharrizan hutsagatik."
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2019.[2]
  • "Nik asko zirikatzen ditut sare sozialetan beraien bikotekideekin ateratako argazkiak jartzen dituzten feministak. Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari, ardura kolektiboa dugu kontu honi dagokionez."
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2019.[2]
  • "Oraintsu arte maitasun kontuak zokoratu egin dira, eztabaidarako espazio nagusiak publikoak —eta ondorioz maskulinoak— izanik, ez zen gaiaz hitz egiten."
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2019.[2]
  • "Erregistro markadun emakume© eta gizonetaz© ari garenean, ez gara mintzo gutako inortaz. Erregistro markadun gizon eta emakumeak gure bizitzetan daude, baina eredu gisa, eta eredu hortara bultzatzen gaitu etengabe sistemak. Horrek, alde batetik, gure bizitzetan eragiten du; bestetik, gure bizitzek eredua bera elikatzen dute. Zirkulu biziotsu bat da. Erregistro marka baliagarria iruditzen zait hau guztia bistaratu eta gizon zein emakume eredu horiek kapitalismoarekin lotzeko."
    • Iturria: Amaia Lekunberri Ansolak Argian egindako elkarrizketa (2019/02/17).

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 [Sarriugarte, Danelek itzulia]. «Amatasuna desokupatu». 2018ko ekainaren 18a. Pikara Magazine, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 Lekunberri, Amaia. «Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari».  2019ko otsailaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 3an ikusia.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Brigitte Vasallo