Dom Campistron

Wikiquotetik

Dom Campistron (Aldude, Nafarroa Beherea, 1995) euskal ilustratzaile grafiko eta marrazkilari feminista lesbiana da.

Esanak[aldatu]

  • "26 urte ditut eta Aldudekoa naiz. 16 urterekin neska batez maitemindu nintzen".
    • Naiz, 2021. [1]
  • "Bekatorosa naiz. Hala sortu nintzen".
    • Naiz, 2021. [1]
  • "Ene lanaren gai nagusia da gaur egungo emazteen sexualitatearen irudikapena, gehiegi erakutsia baita gizonen ikuspuntutik eta gizonen kontsumitze produktu bat bezala. Saiatzen naiz ikus molde berri baten emaiten, feminismo eta Queer teoriaz inspiratuz".
    • Klitto, 2018. [2]
  • "Homosexual izateak badakar barneratzea kontzeptu batzuk, umil izatea, isil izatea... Eta alimaleko konfiantza behar da zure istorioa plazaratzeko".
    • Berria, 2021. [3]
  • "Jende anitz bezala, bakartasun handiz bizi izan dut nik ene nortasuna".
    • Berria, 2021. [3]
  • Ni gaztetan igande guziz joaten nintzen elizara, eta apezaren ondoan egoten nintzen. Gure herri ttipietan biziki normala izan da hori. Eta elizan ez da lekurik homosexualitatearendako, eta emazte gisa ere ez da lekurik, edo leku arrunt txarra, ene ustez".
    • Berria, 2021. [3]
  • "Nolako liburuak sortzen ditugun, nolako argazkiak, nolako artea... arma bat izan daitezke homofobiaren eta beste hainbat gauzen kontra borrokatzeko".
    • Berria, 2021. [3]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Iantzi, Maider. ‘Bekatorosak’ liburu grafikoa aurkeztu du Dom Campistronek, homofobiaren aurkako aldarria. 2021eko apirilak 13. Naiz. 2021eko apirilaren 14ean ikusia.
  2. Ilustrazioak: Dom Campistron. 2018ko urriaren 17an. Klitto. 2021eko apirilaren 14n ikusia.
  3. 3,0 3,1 3,2 3,3 Irizar, Itziar. «Bekatarien boteretzea» 2021eko apirilak 14. Berria. 2021eko apirilaren 14n ikusia.

Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Dom Campistron