Che Guevara
Itxura
(Ernesto Guevara(e)tik birzuzenduta)
Ernesto Guevara edo Che Guevara (Rosario, Argentina, 1928ko ekainaren 14a - La Higuera, Santa Cruz, Bolivia, 1967ko urriaren 9a) iraultzailea izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Aberria ala hil".
- "Antolakuntzarik ez bada, hasierako beroaldiaren ondoren, ideiek indarra galtzen dute".
- "Askatasunarekiko maitasuna baino handiagoa den sentimendu bakarra dago, kentzen dizunarekiko gorrotoa".
- "Badakit ni hiltzera zatozela. Egizu tiro, koldarra. Gizon bat besterik ez duzu hilko"
- CIAko agente bati esan zion fusilatua izan aurretik.
- "Ez da garaipenak ospatuz bizitzen, porrotak gaindituz baizik".
- "Ezagutzak arduradun egiten gaitu".
- "Guztiontzat kaferik ez bada, ez da inorentzat egongo".
- "Iraultza benetakoa bada, irabazi ala hiltzekoa da".
- "Iraultza ez da ahoan eramaten bere kontura bizitzeko, bihotzean eramaten da beragatik hiltzeko".
- "Kapitalismoa munduan gehien errespetatzen den genozidarik handiena da".
- "Lore guztiak ebaki ditzakete, baina inoiz ere ez dute udaberria hondatuko".
- "Moderatua hitz interesgarria da. Esplotatzaileek euren nahikerien aurrean makurtzen direnak definitzeko erabiltzen duten hitza da".
- "Nire errua ote da ba odol gorria eta bihotza ezkerrean izatea?".
- "Oinetakoak lapurtzen ibiltzea baino hobe da hanka hutsik ibiltzea".
- "Oraina borroka bada, etorkizuna geurea izango da".
- "Pertsonak hil daitezke, ez hala haien ideiak".