Edukira joan

Gero (Axular)

Wikiquotetik
Liburuaren azala

Gero, bi partetan partitua eta berezia —laburturik, maiz Gero izenaz aipatua— Pedro Agerre Axular euskal idazleak idatzitako liburu nagusia da, bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen, lapurtera klasikoan idatzirik.

Esanak

[aldatu]
  • "Bada ez bertzela, baiña arrazoiñaren eta iustiziaren arauaz, eta noren kontra haserretzen baitzara, haren ontasunagatik eta faltén erremediatzeagatik, neurriz haserretzea, gauza ona da eta saindua. Eta molde hunetan haserretzea, deitzen da: Ira per zelum, zelo onezko hira, amoriozko haserrea, onginahizkoa. Baiña bada bertze bat, borondate gaixtozkoa, mendekuzkoa, ez bekhatuaren erremediatzeko, baiña bekhatoreari berari gaitz eman nahizkoa. Zein deitzen baita: Ira per vitium, biziozko hira, bekhatuzko haserrea, arrazoiñaren kontrakoa, intenzione gaixtotakoa, soberaniazkoa, gaiñez egina. Hunetarik, hunela gaiñez egitetik, sobera haserretzetik, eta koleratzetik, sortzen dira kalte handiak, liskarrak, hitz gaixtoak, iuramentuak, diferentziak, hauziak, gaitzerizkoak, heriotzeak, eta bere buruen eta bertzeren galtzeak, eta egitekotan ibentzeak".
  • "Batak erraiten du behatzea, eta bertzeak so egitea. Batak aserretzea, bertzeak samurtzea. [...] Finean bat bederak, bere gisara, anzura eta moldera. Eztituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarazko mintzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent". - Irakurtzailleari, hitzaurrea.
  • "Bi partetan partitua eta berezia. Lehenbizikoan emaiten da aditzera, zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko utzteak.
Bigarrenean kidatzen da, eta aitzinatzen, luzamenduak utzirik, bere hala, bere egin bideari lothu nahi zaikana.
Eskritura Saindutik, Elizako doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik, Axular Sarako errotorak bildua.
Ne tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem, Eccles 5.
Bordelen. G. Milanges erregeren inprimazaillea baithan. 1643". - Liburuaren sarrera.
  • "Dum tempus habemus operemur bonum (Gal. 6). Denbora duguiño dagigun ongi".
  • "Eta halatan presuna hirosak, erreak, eta haserrekorrak, ez ohi du, begi orde anhitz higatzen, eta ez komunzki bere umén umerik ere bere ingurunean ikhusten. Zeren bere barreneko koleraren suak eta irakinak, errai guztiak erratzen, elkortzen, eta idortzen baiterautza. Eta hala ikhusiko duzu, bere egitez iauzkor, eta mendekos diren presunak, baldin berehala bere desiren arauaz mendekatzen ezpadira, egosten eta desegiten direla".
  • "Eta handik erraiten du Senekak: Otium sine litteris, est vivi hominis sepultura (Senec. epis. 28). Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da, eta sepultura. Zeren deus eztakiena, eta egiten ere eztuena, presuna hillaren eta ehortzirik datzanaren pare baita".
  • "Eztugu ximinoak bezala egin behar: eltzaurraren iateko desiros delarik, kanpoko azalaren hautsteko nekeagatik, utzten baitu barreneko mamia dastatu gabe".
  • "Gizonak, nehoiz ere izaitekoz, behar luke hogoi urthetan izan laster eta arin: hogoi eta hamarretan indar eta sendo; berrogoietan zentzu eta adimendu; berrogoi eta hamarretan diru eta hazienda, eta hirur hogoietan debozino eta konzientzia".
  • "Marinelak denbora eder denean, bela egiten du, baiña tormentan geldi dago. Hala bada zu ere, nola haserre zarenean, denbora gaixtoa baita, zaude geldirik, zaude portuan, zaude etxean, pausa ezazu, ez deus egin eta ez erran, denbora eder arteiño, koleraren tormentak diraueiño. Zeren Menandrok dioen bezala: Omnia quae iratus agis, postmodum errata invenies. Haserreturik egiten duzun guztia, edirenen duzu, ondoan, gaizki egina dela. Eta badio Senekak ere: Finis irae initium est poenitentiae (Senec. in pr.). Hiraren eta koleraren fina eta akhabatzea da, urrikimenduaren hastea".
  • "Non sunt otiosi quorum voluptates multum negotium habent, dio Senekak (Senec. de brevitate vitae). Eztaude ez alferrik, plazeretan dabiltzanak. Zeren plazer hetan bada desplazer eta atsekabe, trabaillu eta egiteko".
  • "Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela iendartean ausart, entregu, bithore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere ezpitakite batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur. Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak". - Irakurtzailleari, hitzaurrea.
  • "Presuna haserrekorrak eta kolerak adimendutsu direla, eta anhitz ikhasteko on, ez ordea herrien gobernatzeko, eta ez eskola edukitzeko ere. Zeren hartarakotzat pazientzia behar da, sosegu behar da, eta anhitzetan ere ikhusia ez ikhusi, eta aditua ere ez aditu iduri egin behar da".
  • "Propter frigus piger arare noluit (Prov. 20). Trabaillatu nahi etzuenak, hotzaren atxakia egin zuen: barutzera herabe zuenak, buruan min zuela erran zuen. Dicit piger, leo est in via (Prov. 19). Nagiak, bere lekhutik higitu nahi eztuenak, trabu handiak edireiteintu, bidean ere lehoiña dagoela erraiten du. Occasiones quaerit qui vult recedere ab amico (Prov. 8). Adiskideaz desegin nahi denak, adiskidetasuna hautsi nahi duenak, okhasinoak bilhaltzeintu, anhitz desenkusa eta estakuru edireiten du".
  • "Sicut ostium vertitur in cardine suo, sic piger in lectulo suo (Prov. 26). Athea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia ere bere ohean edo kamastran. Athea bere erroetan eta uhaletan ongi iarria eta pausatua dagoenean erraxki hertsten da eta idekitzen da, aise alde batera eta bertzera erabiltzen da. Ordea erabiltze hek guztiakgatik ere, erabili ondoan bere lekhuan eta tokian gelditzen da. Nagia ere negu hotzean, atheak atheari darauntsanean, ohean higitzen da, bertze aldera itzultzen da, burua goititurik iartzen da. Ordea hargatik itzul inguru heken buruan, lotara bere ohe berora bihurtzen da".
  • "Sol non occidat super iracundiam vestram (Eph. 4). Eztadilla iguzkia eror zuen haserretasunaren gaiñean. Erran nahi du: Non duret usque ad occasum solis (Glosa interl.) Eztezala iraun iguzkia sar arteiño: etzoaztela oherat mendekatzeko desirarekin: akhaba diferentziak iguzkiz iguzki. Zeren berzela su ttipia handitzen den bezala, diferentziak ere aphur bana handituko dira, eta behin handituz gero, nekez ttipituko eta iraungiko dira".
  • "Urarekin nahi nuke konparatu denbora. Zeren denborak eta urak elkharren idurika handi baitute. Ura bethi doha, bata bertzeari darraika. Iragana aitzina da, ethorkizunekoa gibela dago, eta aitzinekoak aitzinean guti irauten du. Eztu nehork iragan den uretik hartzen, eta ez ethortzeko dagoenetik ere: aitzinekotik, iragaitean, presentean denean behar da atrapatu. Hala da, bada, eta hala egin behar da denboraz ere, presentekoari lot zakitza, hari probetxa zakitza. Zeren bertzela, haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere".
  • "Vult et non vult piger, dio Salomonek (Prov. 13). Nahi du eta eztu nahi nagiak. Eztu nahi osoa eta ez konplitua. Pigri vocabulo denotatur, quod vult regnare cum Deo, et non laborare pro Deo: delectant proemia cum pollicentur, deterrent certamina cum iubentur (Beda lib. 2 super Prov.). Nahi du nagiak Iainkoaren erresuman parte, ez ordea erresuma haren erdiesteko, iragan behar diren trabailluetan. Pagamenduak alegeratzen du, trabailluak tristetzen du eta izitzen. Ongi egitetik heldu den irabazia, ongirik egin gabe nahi luke gozatu. Nahi du ioan parabisura, ordea nekhatu gabe. Ez atseginik nahi du utzi, eta ez penarik hartu. Herabe du bideari lotzera. Piger, quasi aeger pedibus (Isidor. lib. 2 Ethym.). Maingu da, oiñak ditu eri, gogoa erbal eta flako. Nahikundea badu eta badugu, nahia eta obratzea zaiku falta, hura geroko egotzten dugu".
  • "Zer probetxu, untziak betherik eta kargaturik bela ongi egiteaz, baldin portura baiño lehen edo portuan galtzen bada? Zer probetxu etxearen hasteaz, akhabatzen ezpada? Ezta asko ongi hastea, akhabatu behar da".

Gerori buruzko esanak

[aldatu]
  • "Hizkuntzari gorazarre egiten dion monumentua [...] Hizkuntza landu denetan egon dira obra buruzagi batzuk, hizkuntza horietan goia jo dutenak, gorengo maila erdietsi dutenak. Ohorez inguratuak egon ohi dira. Eta hizkuntza horietako semeek liburu hauek hartzen dituzte errepide bezala, bai mintzaira hura bere sustraitik ikasteko eta bai herriaren on eta arnasaz jabetzeko ere". Luis Villasante, 1976.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Gero (Axular)