Edukira joan

Itxaro Borda

Wikiquotetik
Itxaro Borda

Itxaro Borda Xarriton (Baiona, 1959ko martxoaren 29a - ) euskal idazlea da.

Esanak

[aldatu]
  • " Eguneroko bizitzako gaiak ditut aipatzen nik: langabezia, lantegien zarratzea, amodio ukatuak, exilioa... ez dira gai seriosak euskal mundu gogorrarentzat eta gai horiek tratatzean beti harrapatzen dut euskaldun fededunen ideologia hori, beti horren aurka, horma bat bezala."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Euskal munduak euskaraz guti irakurtzen du."
    • Iturria: Berria, 2015.[2]
  • "Ez dut denbora askorik hartzen emakume normal lanetan, eta horrek denbora libre asko ematen dit."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Gabriel Aresti bezala beti izango naiz, berak erraten zuen, gizonaren alde; nik orokortu egingo dut eta erranen dut beti izango naiz jendearen alde."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Hiriek anonimatoa emaiten didate, eta ene gaidura naturalen arabera bizitzeko ahalmena, gorde gabe, eta kanpainak, nola erran, adi, isil eta gogoetari egotea, eta baita naturaren gustu ikaragarria ere, lotura fisikoa naturarekin."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Idazleak ezin du bere burua ezkutatu, edozein testutan hor dago eta, beraz, edo onartzen du hor izatea edo ezin du idazle izan."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Jendea aspertzen da nire testuak itzultzen. Konplikatuegia da. Nahiago dut nihaurek egin."
    • Iturria: Berria, 2015.[2]
  • "Literaturak betidanik ukan du aurrerapen pixka bat gizartearekiko, euskaraz ere bai. "
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Ni autodidakta naiz eta, beraz, iturri askotarik hartu dut eta oraindik ere maila linguistikoan iturri askotarik edaten segitzen dut."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Nik historia ikasi dut, eta ikusi dut garai batzuetan idatzi testuen garrantzia, hor gelditzen direla mende bat edo bi mende beranduago beste batzuek aztertzeko. Hori dut nik ere helburu: beste idazleek jorratzen ez dituzten gauzez idaztea, argazkiak egitea, garaik eta jendeak hitzez atxikitzea, hitz eta perpaus ahalik eta literarioenekin. Testoa literatura izan dadila, fikzioa, baina balio dezala zerbaiten atxikitzeko."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Nik nahi izan dut azpimarratu lesbiana izaera, ze beste guztiek etengabe azpimarratzen dute beren gizon izaera, emazte izaera, politikari izaera... denek azpimarratzen dute, elkarrizketak entzuten dituzu eta denek azpimarratzen dute beren izaera, eta lesbianak edo gayak direnek ez dute azpimarratzen."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Nire liburuetan homosexualitatea ez da, besterik gabe, pertsonaiei ezartzen zaien ezaugarri bat gehiago, munduari begiratzeko modu bat da, ikuspuntu bat. Homosexualitateak pertsonaien izaera baldintzatzen eta aberasten du beti. Gehienetan, pertsonaien bazter ikusmoldea aberasten du."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Oso gazterik erabaki nuen idazle izatea eta iruditzen zait ene bizitza idaztea baizik ez dela izan, ez dudala beste gauza baliosik egin."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Periferiako idazle izateak erran nahi du, batetik, literatur zurrunbilo horren erdian ez izatea, ziklonaren begian ez izatea. Beraz, libertate gehiago ukaitea gaiekin, hizkuntzarekin eta gure harreman eta iritzi politikoekin. Baditu abantailak."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]
  • "Sei urtera arte euskaraz baizik ez nintzen ari, urte batez ikasi dugu frantsesa eta 12 urtetan euskaraz analfabetoak ginen anaia eta biok. Horregatik badakit egin diguten gaitza oso latza izan dela, indioei bezala egin digutela oso denbora laburrean, eta hori nik ez diet barkatzen. "
    • Iturria:Argia, 2010.[1]
  • "Uste dut idatzi ez banu gorputz eta arima hondoratuko nintzela, idaztea betidanik izan da, sekretuan edo agerian, izateko modu bat enetzat, besteei buruz izateko modu bat, eta neroni buruz izateko modu bat ere bai. Hara, bi oinak lurrean eta lurra paperean."
    • Iturria: Argia, 2010.[1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,00 1,01 1,02 1,03 1,04 1,05 1,06 1,07 1,08 1,09 1,10 1,11 1,12 1,13 Alberdi Estibaritz, Uxue. «Betidanik idatzi dut lesbiana izateaz». 2010ko maiatzaren 16a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua
  2. 2,0 2,1 Arbelbide Lete, Nora. «Euskal munduak euskaraz guti irakurtzen du».   2015eko abenduak 30a. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Itxaro Borda