Mariasun Landa
Itxura
Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, Gipuzkoa, 1949ko ekainaren 5a) euskal idazlea da. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab.
Esanak
[aldatu]- "Artista edo sortzaile izateko androginoa izan behar zara".
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Haur liburua ez da haur literatur liburua, literaturtasuna errebindikatzen dut nik".
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Gizakiak herenegun ikasi du idazten eta irakurtzen, oso gauza berria da, baina betidanik egon da ahozko literatura, poemak, kantak, fantasia, mitologia..."
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Irakurtzea betidanik gustatu zatzaidan. Horrexegatik idazteari ekin nion, niretzat irakurtzea eta idaztea bizikleta baten gurpilak bezalakoak dira”.
- Iturria: «11 premios nacionales: 11 maneras de escribir"»], SM, 2017. 189-199 orr.
- "Niri etiketarik gabeko literatura gustatzen zait eta uste dut garrantzitsua dela adin kronologikoa eta irakurleak daukan gaitasun linguistiko eta literarioa bereiztea".
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Patriarkatuak emakumeen munduko balioen debaluatzea ekarri du beti."
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Rol aldaketarena etapa bat izan zen, baina nik uste dut hori agortua dagoela aspaldi. Jada emakumezko protagonistak piratak, futbolariak, astronautak... dira, eta uste dut benetako iraultza gertatuko dela emakumetasunaren balioak gizonengan agertzen direnean, gizonezkoak trebeak direnean adibidez gantxilloa edo makramea egiten."
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
- "Uste dut haur eta gazte literatura idazten duenak espresatu egiten duela bere burua eta inkontzienteki zenbait gauzaz aritzen dela".
- Iturria: Elkarrizketa Garan (2019ko otsailaren 9a)
Mariasun Landari buruz
[aldatu]- "Idazteari 1978an ekin nion, oso idazle gutxi aritzen zenean haur eta gazteentzat idazten. Baina aldizkari eta egunkarietan arlo honen kritika eta interes faltaren eraginez, haur literaturak ez du oihartzunik lortu. Euskadin ostera, balorazioa ezberdina da eta baditugu Mariasun Landa, Bernardo Atxaga edo Andu Lertxundi bezalako idazleak -beren lana ondo ezagutzen dudan hiru lagun aipatzearren-, edozein generotan lan eginda ere, baloratuta daudenak".
- Iturria: Asun Balzolari elkarrizketa «Asun Balzola ilustratzailea: “"Nire ametsak birziklatzen ikasi dut"», Euskonews & Media” 149.zbk (2002 / 1 / 4-11)
- “Liburu bat ilustratzeko erabateko askatasuna behar dut. Baina salbuespenak ere badira. Mariasun Landarekin, adibidez, oso ongi moldatzen naiz; eta berak ere konfidantza osoa du nigan.”
- Iturria: Asun Balzolari elkarrizketa «Asun Balzola ilustratzailea: “"Nire ametsak birziklatzen ikasi dut"», Euskonews & Media” 149.zbk (2002 / 1 / 4-11)