Oscar Wilde
Itxura
Oscar Fingal O'Flahertie Wills Wilde edo Oscar Wilde (Dublin, 1854ko urriaren 16a - Paris, 1900eko azaroaren 30a) idazle irlandarra izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Azterketetan jakintsuek erantzun ezin ditzaketen galderak egiten dituzte ergelek".
- "Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta".
- "Bat maiteminduta dagoenean bere burua desilusionatzen hasten da, eta beste aldea desilusionatzen du azkenean".
- "Bigamia emakume bat soberan izatea da. Monogamia gauza bera da".
- "Denbora diru-xahutzea da".
- "Edonork egin dezake historia, baina gizon handi batek bakarrik idatzi dezake".
- "Esperientzia gure hutsegiteei jartzen diegun izena da".
- "Ez naiz guztia jakiteko behar bezain gazte".
- "Gizon batek emakume bat maitatzen duenean edozer egiten du beregatik, bera maitatzen jarraitzea izan ezik".
- "Idazteko bi arau besterik ez daude: esateko zer edo zer izatea eta esatea...".
- "Igarotzen den une bakoitzak aurpegiko zati bat kentzen digu".
- "Jendeak nirekin bat egiten duenean, oker nagoela sentitzen dut beti".
- "Kontzientzia eta koldarkeria gauza bera dira, kontzientzia izen komertziala dela da aldea".
- "Lana ezer egiteko ez dutenen babesa da".
- "Maitasunaren misterioa heriotzaren misterioa baino handiagoa da".
- "Natura eroso batekin, gizateriak inoiz ez zukeen arkitektura asmatuko".
- "Niri beharrezkoak ez diren gauzak eman iezazkidazue, beharrezkoak edozeinek izan ditzake eta".
- "Nola izan konfiantza bere benetako adina aitortzen dizun emakume batengan? Hori esateko gai den emakume bat edozer esateko gai da".
- "Norbera maitatzea bizi osoa iraungo duen idilioaren hastapena da".
- "Zenbaitetan urteak igaro ditzakegu bizi gabe, eta bat-batean geure bizitza osoa une bakarrean kontzentratzen da".
- "Zorionaren sekretua tentaldietan erortzea da".