1984 (eleberria)

Wikiquote(e)tik

Salto egin: nabigazioa, bilatu
1984ko fikziozko mundua

1984 George Orwellek 1948an idatzitako fikzio-politika eleberri distopikoa da.

[aldatu] Esanak

  • "Alderdiak esaten zizun begiekin ikusten eta belarriekin entzuten zenituenak ukatzeko".
  • "Alderdiari ez zaizkio axola ageriko egintzak; gogoa, pentsamendua da guri axola zaigun gauza bakarra". - O'Brien
  • "Anaia Nagusia zu zelatatzen ari da".
  • "Anaia Nagusiak zaindu egiten zaitu".
  • "Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: Gerra da bakea. Askatasuna da esklabotza. Ezjakintasuna da indarra".
  • "Boterea ez da bitartekoa; boterea helburua da". - O'Brien
  • "Despotismo zaharraren agindua zen <<Ez duzu halakorik egingo...>>. Totalitaristena zen <<Hau eta hori egingo duzu>>. Gurea da <<Zu hau eta hori zara...>>. - O'Brien
  • "Egunero Londresen gainera erortzen ziren bonba hegalariak Ozeaniako gobernuak berak jaurtiko zituen beharbada, jendea izututa mantentzeko bakarrik".
  • "Emaztea eta hiru seme-alaba ditut. Horietako zaharrenak sei urte eskas ditu. Laurak hartu eta nire aurrean gorputza moztu diezaiekezue, eta nik kexatu gabe ikusiko dut. Baina ez nazazue 101. gelara eraman".
  • "Etorkizuna nolakoa izango den jakin nahi baduzu, imajina ezazu bota bat giza aurpegi bat zanpatzen... Etengabe". - O'Brien
  • "Ez da iraultza mantentzeko diktadura bat ezartzen; iraultza egiten da diktadura bat ezartzeko".
  • "Ezin zituzten zure sentimenduak aldatu; egiaz, norberak ere ezin zituen aldatu, nahita ere".
  • "Gertakariek beste zerbait frogatzen badute, gertakariak aldatu beharko dira".
  • "Iragana kontrolatzen duenak, zioen Alderdiaren esloganak, etorkizuna kotrolatzen du: oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du.
  • "Izatez, ezer ez zen legez kanpokoa, legerik ez bait zegoen".
  • "Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du. Iragana kontrolatzen duenak etorkizuna kontrolatuko du".
  • "Ulertzen dut nola: ez dut ulertzen zergatik".
  • - "Zenbat hatz ikusten dituzu hemen, Winston? - O'Brien
- Lau. - Winston
- Eta alderdiak bost direla esango balizu?" - O'Brien

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
1984 (eleberria)
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
1984 (eleberria)