Ametsa
Wikiquote(e)tik
"Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu". - Francisco Goya
Ametsa lotan izaten den egoera konsziente eta lausoa da, zentzumenetatik at. Pertsona baten desira sakonei ere amets deitzen zaie, metafora erabiliz.
[aldatu] Esanak
- "Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa". - Euskal atsotitza
- "Alaibide bat bakarra daukat, ametsetan sinistea, zu ikusteko nun nahi aski det nere begiyak ixtia". - Pedro Mari Otaño
- "Amets bat dut, amets bakarra: amets egiten jarraitzea. Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin. Eta nahiago nuke jadanik horiekin amesteko beharrik izango ez banu". - Martin Luther King
- "Amets bat izan nuen, non nire lau seme-alaba txikiak bizi ziren herrialdean ez ziren beren azalaren koloreagatik epaitzen, euren izaeragatik baizik". - Martin Luther King
- Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
- "Balioez ari garela: dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean". - Mirco Stefanon
- "Bizitza zer den ikusita, batek, mendekuarekin egiten du amets". - Paul Gauguin
- "Hobe da ametsetan hil, ametsik gabe bizitzea baino".
- "Inoiz ez utzi amets egiten dutenek alda zaitzaten". - Mark Twain
- "Norberak amesten duenean, amets bat besterik ez da. Besteekin batera amesten dugunean, errealitatearen hasiera da". - Hélder Câmara