Asun Balzola

Wikiquotetik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Asun Balzola (1942-2006) ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra izan zen..

Asun Balzola.JPG

Esanak[aldatu]

2002[aldatu]

  • "Ni bezalako pertsona batek, alegia, hogei urterekin istripu bat izan duen edonork, dena birplanteatu beharra dauka. Eta nire pertsonaietako bat den Ninak bezala, nire ametsak birziklatzen ikasi dut. Istripuaren ondorioak okerrera doazenez, urtean behin nire buruari galdetu behar diot: nor naiz? non nago? noraino irits naiteke? Eta liburuekin beste hainbeste gertatzen zait."
  • "Idazteari 1978an ekin nion, oso idazle gutxi aritzen zenean haur eta gazteentzat idazten. Baina aldizkari eta egunkarietan arlo honen kritika eta interes faltaren eraginez, haur literaturak ez du oihartzunik lortu . Euskadin ostera, balorazioa ezberdina da eta baditugu Mariasun Landa, Bernardo Atxaga edo Andu Lertxundi bezalako idazleak -beren lana ondo ezagutzen dudan hiru lagun aipatzearren-, edozein generotan lan eginda ere, baloratuta daudenak. ".
  • "Nik esango nuke testua alde batetik doala eta ilustrazioak bestetik; irudiek berezko bizitza dute-eta. Baina oso jende gutxi uste horretakoa denez, azkenean marrazkiak eta testuak neronek egiten ditut eta kitto. Beraz, nire espresatzeko era bikoizten dut, bata irudien bidez, eta bestea aldiz, hitzen bidez. Biak dira nire izaeraren zati bat, batzuetan bat egiten dute, eta besteetan, bakoitza bere bidetik doa."
  • “Liburu bat ilustratzeko erabateko askatasuna behar dut. Baina salbuespenak ere badira. Mariasun Landarekin, adibidez, oso ongi moldatzen naiz; eta berak ere konfidantza osoa du nigan.”

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Asun Balzola