Enkarni Genua

Wikiquotetik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Enkarni Genua Espinosa (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko apirilaren 15a - ) euskal idazlea eta txotxongilolaria da. Deustuan lizentziatu zen Filosofia eta Letretan.

Enkarni Genua.jpg

Esanak[aldatu]

1991[aldatu]

  • "Lehenengo panpinak Colorín izeneko txotxongiloren arduraduna erakutsi zigun. Panpinak egilearen filosofia eta izaera isladatzen dute. Maitatuena Erreka Mari da. Gure lanak orijinalak izaten dira. Printze txikia ere antzeztu dugu"
    • Testuingurua: Gaztelanizako elkarrizketa batetik moldatua.
    • Iturria:Gloria Abanda Cendoya: Entrevista: Enkarni GenuaDiario Vasco”. (1991/07 /21) 76.orr.)

1993[aldatu]

  • "Kasualitatez hasi ziren 1971. urtean bere alabaren ikastolan txotxongilo aurkezpena prestatzen. Arrakastatsua izan zen eta hortik aurrera errepikatu zituzten, euskararen erabileraren aurrepauso bat emateko modu bat bezala. Sortutako ipuin guztiak antzeztu dira."
    • Testuingurua: Gaztelanizako elkarrizketa batetik moldatua.
    • Iturria:Gran teatro de marionetas DV Gaztea”. N 121.(1993/06 /24) 3.orr.)
  • "Ni bezalako pertsona batek, alegia, hogei urterekin istripu bat izan duen edonork, dena birplanteatu beharra dauka. Eta nire pertsonaietako bat den Ninak bezala, nire ametsak birziklatzen ikasi dut. Istripuaren ondorioak okerrera doazenez, urtean behin nire buruari galdetu behar diot: nor naiz? non nago? noraino irits naiteke? Eta liburuekin beste hainbeste gertatzen zait."
  • "Nire ilustratzaile gogokoena José Lucas da. Berak ilustratu zuen Erreka Mari ipuina, Erein argitaletzeak egindako gomendioari ezker, eta hortik aurrera beste ipuinak ere.
  • "Euskal idazleen artean Bernardo Atxagak liluratu egiten nau eta Mariasun Landa oso ona da".
  • “ Ipuinen inspirazioa modu ezberdinetan sortzen da. "Erreka Mariren sorrera bururatu zitzaidan Euskadiko ibaien aspaldan zeukaten kutsadura ikusteaz”. Batzuetan euskal mitologia da oinarri, bestetan beste idazleak"
    • Testuingurua: Gaztelanizako elkarrizketa batetik moldatua.
    • Iturria:Igor Galo: Profesores de cartónpiedra Primeras noticias revista de literatura”. N 121.(1993 / 10-11) p.64-66)

2007[aldatu]

  • "Erreka Mari, 1978. urtean sortutako lana, dugu gure lan esanguratsuena. Gehien antzeztu duguna, haurrengandik harrera unkigarrien jaso duen lana. Lan bidaiariena ere, Cubara, Ekuadorera eta Mexikora bidaiatu bait da.Gu geu desagertu ondoren Erreka Mari hemen geratuko da, klasiko bat bihurtuta"
  • "Kasualitatez hasi ziren 1971. urtean bere haurren ikastolan txotxongilo aurkezpena prestatzen. Arrakastatsua izan zen eta hortik aurrera errepikatu zituzten, euskararen erabileraren aurrepauso bat emateko modu bat bezala. Sortutako ipuin guztiak antzeztu dira."
    • Testuingurua: Gaztelanizako elkarrizketa batetik moldatua.
    • Iturria:A. Moyano: Manolo Gómez y Enkarni Genua Premios Victoria Eugenia Diario Vasco”. (2007/07 /11) 76.orr.)

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Enkarni Genua