Idurre Eskisabel
Itxura
Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970eko azaroaren 11) kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan.
Esanak
[aldatu]- "Feminismoak gure jendartean daukan atxikimendua, eragite eta mobilizazio gaitasuna dezente handiagoa da euskalgintzarena baino. Ez da beti hala izan, baina momentu honetan hala da. Feminismoak oso ondo uztartzen ditu askatze borroka kolektiboa eta eguneroko bizitzako arazo, min eta halakoetatik ateratzeko bideak eta tresnak".
- Naiz, 2021.[1]
- "Gure hiritartasuna euskaraz praktikatu nahi dugun aldiro, hegemonia zalantzan jartzen da".
- Berria, 2020.[2]
- "Hitzen birpentsatze bat egin behar dugu: euskaldunaren definizioa, euskaltzalearena... kolektiboan pentsatu behar dugu subjektu hori ahalik eta zabalena eta indartsuena izateko".
- Berria, 2020.[2]
- "Hizkuntza gatazkaren auzia ez da euskaldunon arazo bat, denona da, eta hizkuntz eskubideak herritar moduan gauzatzea justizia sozial eta demokrazia arazo bat da. Diskurtsiboki feminismoak hori eman diezaioke".
- Naiz, 2021.[1]
- "Ikusi beharko genuke euskaltzaletasunaren gaineko zein irakurketa egiten duen feminismoak. Gure kezketako bat hori da: Euskal Herrian egiten dugun feminismoaren irakurketa ez ote dagoen baldintzatuta begirada konkretu batekin, epistemologia jakin batekin, feminismoaren definizio jakin batzuekin, eta —eta oso eztabaidagarria izan daiteke—, barne kolonizazioa aintzat hartzen ez ote duen. Argi ikusten dugu dekolonialitatea mundu zabalera begiratzen dugunean, baina zailagoa egiten zaigu fokua hurbildu ahala".
- Berria, 2020.[2]
- "Oso parekoak dira sexu-genero sistemaren araberako zapalkuntzan emakume izateak jartzen gaituen tokia eta hizkuntza gatazkan euskaldun izateak jartzen gaituen tokia. Batetik, zigorraren, indarraren eta bortxaren erabilera bat dago. Baina hor dago naturalizazioa ere. Oharkabean pasatzen da, akaso, baina indar handia du".
- Berria, 2020.[2]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 Aldanondo, Maitane. «Euskal Herrian ere indarra duena eta izan duena patriarkatua da, ez matriarkatua» 2021eko martxoak 6. Naiz. 2021eko abuztuaren 6an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 2,3 Galardi F. Agirre, Maider. «Euskarak feminismoaren ardatzetako bat izan behar luke: ezin diogu uko egin» 2020ko martxoak 8. Berria. 2021eko abuztuaren 6an ikusia.
Kanpo estekak
[aldatu]- Idurre Eskisabel: Abertzaletasunarekin zer? [Bideoa, 2016]