Simone de Beauvoir

Wikiquotetik
Simone de Beauvoir

Simone Beauvoir edo Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Bere izatea objektu bihurtzeko eskatzen zaion subjektua, hori da emakumea".
    • Iturria: Naiz. 2019.[1]
  • "Bitxia da, eta kilikagarria ere bai, berrogei urte dituzula, tupustean, begietan min egiten dizun eta ordura arte ikusi ere egiten ez zenuen munduaren alderdi bat aurkitzea".
    • Iturria: Argia, 2008. [2]
  • "Edertasuna zoriontasuna baino are zailagoa da azaltzen".
    • Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]
  • "Eguneroko hizkuntza tranpaz beterik dagoela badakit. Unibertsala izan nahi du baina eratu duten gizonezkoen marka darama: hauen balioak, desioak eta aurreiritziak islatzen ditu".
    • Iturria: UEU,1994.[4]
  • "Emakumezkoaren arazoa gizonezkoen arazo izan da beti."
    • Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]
  • "Feminismoa indibidualki bizi eta taldeka borrokatzeko modua da".
  • "Gauza handiak egin ahal izateko, funtsean, bere buruaz ahaztea falta zaio oraingo emakumeari. Baina bere buruaz ahazteko, lehendabizi, bere burua aurkitu izanaren segurtasun sendoa behar du emakumeak".
    • Iturria: 7 emakume en movimiento, 2009. [5]
  • "Jainkoagan sinesteari uztea, norbere erabakien arduradun egitea da".
  • "Pertsona zoriontsuek ez dute historiarik".
    • Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]
  • "Proletarioek gu esaten dute. Beltzek ere bai. Hala, subjektu gisa jarrita, beste bihurtzen dituzte burgesak, zuriak. Emakumeek ez dute esaten gu; gizonek esaten dute emakumeak, eta emakumeek hitz horiek hartzen dituzte beren burua izendatzeko".
    • Iturria: Berria, 2019.[6]
  • "Xarma da batzuek bere baitan daukatena, harik eta haiek xarmagarriak direla konturatzen hasten diren arte".
    • Iturria: Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]
  • "Zapalkuntza orok gerra egoera bat sortzen du".
    • Iturria: Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]
  • "Zapaltzailea ez litzateke hain indartsua izango, zapalduen artean konplizerik izango ez balu".
  • "Zer da heldua? Adinak puztutako ume bat".
    • Iturria: Iturria: Euskalerria Irratia, 2014.[3]

Simone de Beauvoirri buruz beste batzuk esandakoak[aldatu]

  • "Agerian uzten du nola kulturak sortu dion emakumeari gizonen neurriko jantzi bat, baina emakumeentzat dena. Emakumeak existitzen gara, noski, baina enbalaje guztia, gizaki emeak izategatik omen dugun destino hori guztia gizonen kulturak asmatua da. Androzentrismo kultural horren analisi itzela egiten du".
    • turria: Irene Arrarats Lizeaga, Bigarren sexuaren itzultzailea, Berria, 2019.[6]
  • "Berak nahi zuena zen ulertzea, analizatzea emakumea zergatik zegoen munduan zegoen egoeran; nola eragiten zion gizaki eme bati feminitateak, zer zekarkion bizitzan eta zer dela eta."
    • Iturria: Irene Arrarats Lizeaga, Bigarren sexuaren itzultzailea, Berria, 2019.[6]
  • "Emakume izatea zer zen aztertu nahi zuen, zer dakarkion kultura eta gizarte honetan bizitzeak, zer den feminitatea. Aurreiritzirik gabe hasi zen ikerketa lana egiten".
    • Iturria: Irene Arrarats Lizeaga, Bigarren sexuaren itzultzailea, Naiz, 2019.[1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Artola, Amalur. "Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’, azkenean euskaraz". 2019ko azaroaren 29a. Naiz. 2019ko abenduaren 1ean ikusia.
  2. Zu emakumea zara. (Uxue Alberdi) 2008ko urriaren 29a. Argia. 2019ko abenduaren 1ean ikusia.
  3. 3,0 3,1 3,2 3,3 3,4 3,5 Euskalerria Irratia. "Ez da emakume jaiotzen: bat bilakatu egiten da”. 2014ko urtarrilaren 29a. Euskalerria Irratia. 2019ko abenduaren 1ean ikusia.
  4. Montse Simon, Itziar Arruti Arakistain, Arantza Carbonell Oihartzabal. Rol sexualak eta eredu sozialak. 1994. UEU. 2019ko abenduaren 14n ikusia.
  5. Simone de Beauvoir. 2009ko urriaren 6a. 7 en movimiento bloga. 2019ko abenduaren 1ean ikusia
  6. 6,0 6,1 6,2 Ugarte Irizar, Itziar. "Emakume ez da gehiago jaiotzen·. 2019ko abenduaren 1a. Berria.2019ko abenduaren 1ean ikusia.

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Simone de Beauvoir
Commonsen artxibo gehiago dago:
Simone de Beauvoir