Simpsondarrak
Itxura
Simpsondarrak (ingelesez The Simpsons) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidunen umore-telesail estatubatuarra da.
Esanak
[aldatu]Arbeleko kopiak
[aldatu]- "Ez dut Emmy bat irabaziko inoiz".
- "Irakasleen gelan ez dut ezer arrarorik ikusi".
- "Korrokada ez da erantzun bat".
- "Nire irakasleak ez du legenarrik".
- "Nik ez dut Elvis ikusi".
- "Presidenteak egin zuela ez da aitzakia".
Abraham Simpson
[aldatu]- "- Jokatu diru guztia 41 zenbakira, susmo bat daukat. - Abraham Simpson
- - 36 zenbaki daude bakarrik". - Erruletaren arduraduna
Bart Simpson
[aldatu]- "Ni ez nauk izan".
- "Zeroz biderkatu zaitez".
Montgomery Burns
[aldatu]- "Bikain".
- "Dolar bat betiereko zoriontasunaren truke? Mmm... zoriontsuagoa naiz dolarrarekin".
Homer Simpson
[aldatu]- "Alkoholarengatik topa! Bizitzako arazo guztien sorburua... eta konponbidea".
- "Aspertzen ari nauk!"
- "Bibliaren arabera denok gara pekatariak, berau idatzi zuena ezik".
- "Bikoteen arazoa komunikazioa da... Komunikazio gehiegi!"
- "Bizitza segidako porrota galanta da Flanders hil dadila desiratzen hasten zaren arte".
- "Bizitzan hiru pertsona mota daude, zenbatzen dakitenak eta ez dakitenak".
- "D'oh!"
- "Eguberrien benetako esanahiaz ahazten ari al gara? Badakizu... Bizarzuriren urtebetetzea".
- "Emakumea garagardo bat bezalakoa da: usain ona dute, zapore oso ona dute eta bat lortzeagatik zeure ama zapalduko zenuke".
- "Erreaktore nuklear bat emakume baten tankerakoa da: gidaliburua irakurri eta esandako botoia sakatzea baino ez dago".
- "Esan (nagusiari) nire autoko atzeko eserlekura joan naizela maite dudan emakumearekin, eta ez naizela itzuliko hemendik 10 minutura arte!"
- "Ez nazazue jan, arren! Emaztea eta semeak ditut. Haiek jan itzazue!" (Homerrek estralurtarrei).
- "Internet? Oraindik dabil hori?".
- "Jainkoa nire fikziozko pertsonaiarik gogokoena da".
- "Jauna (Jainkoa), dena ikusten duzula egia izatea espero dut. Tira, jakina, zu toki guztietan zaude, orojalea zara".
- "Jendeak estatistikak asmatzen ditu zerbait frogatzearren, eta hori jendearen %14k daki".
- "Lehenengo ez erostea nahi zenuen, orain itzultzea nahi duzu, ea zeure burua argitzen duzun!"
- "Lisa, banpiroak asmatutako izakiak dira, iratxoak, gremlinak eta eskimalak bezala".
- "Munduko diru guztia edukiko du, baina inoiz erosi ezin izango duen gauzarik bada... dinosauro bat".
- "Normalean ez dut otoitz egiten, baina hor bazaude... Salba nazazu, Superman!"
- "Nuzelar, hitza nu-ze-lar da".
- "Operadorea? Zein da 091ren zenbakia?"
- "Orain, Internetekin, umeak bakarrik hezten dira".
- "Seme, ez zaitut hilko, baina zure kontzientzian eragingo duten hiru gauza esango dizkizut: zure aita lur jota utzi duzu, zure familia ere bai, eta burusoiltasuna hereditarioa da".
- "Telebistarik eta garagardorik gabe Homerrek burua galtzen du".
- "Zergatik da hain garrantzitsua eraikin horretara igandero joatea? Jainkoa ez al dago edonon?"
- "Zure bizitza erraztuko duten hiru esaldi erakutsi nahi dizkizut. Lehena: Ni ez naiz izan. Bigarrena: Hara, ideia ona, nagusi!. Eta hirugarrena: Horrela zegoen ni heldu nintzenean" (Homerrek Barti).
Elkarrizketak
[aldatu]- "- Aita, egunkari hori prentsa sentsazionalistaren adibide triste bat da. (Lisa)
- - Egia esatera ausartzen den egunkari bakarra da: dena ezin hobeto doala". (Homer)
- "- Bart, noiz da Lisaren urtebetetzea? (Homer)
- - Ez dakit. (Bart)
- - Ez dakizula zure arrebaren urtebetetzea noiz den? Zer neba-klase zara zu?" (Homer)
- "- Munduan bakea egotea nahi dut. (Lisa)
- - Lisa, nola izan zaitezke hain zeurekoia?" (Homer)
- "- Selmari gizon bat aurkitzea nahi dut. Zintzoa izan behar du, atsegina, ederra... (Marge)
- - Aizu! Zergatik eduki behar du berak zuk baino senar hobe bat?" (Homer)
- "- Zuentzat haurtxo bat dibertsioa da. Niretzat gauez pixoihalak aldatzea da. (Homer)
- - Hori ez al du amak egiten? (Bart eta Lisa)
- - Bai, baina gero niri kontatzera etortzen da". (Homer)