Hezkuntza
Itxura
(Eskola(e)tik birzuzenduta)
Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak edota jokabideak transmititzen dituen bi norabideko prozesua da. Maiz eskola da prozesu hori bideratzeko lekua.
Esanak
[aldatu]- "Azterketetan jakintsuek erantzun ezin ditzaketen galderak egiten dituzte ergelek". - Oscar Wilde
- "Bizitzak etengabeko hezkuntza izan beharra dauka". - Gustave Flaubert
- "Eskolaz ez, baizik eta bizitzaz ikasten da". Jatorrian latinez, "Non scholae, sed vitae discimus".
- "Gizakia heztea ez da edalontzi bat betetzea, sua piztea baizik." - Aristofanes
- "Gure hezkuntza sisteman ere, hierarkia asko babesten ditugu, batzutan kontzienteki, bestetan ez; herrien arteko hierarkiak jartzen ditugu, pertsonen artekoak, emakume eta gizonezkoen artean, jatorrien araberako mugak edo hierarkia jartzen ditugu,... Beti gaude hierarkizatzen eta horretan datza estereotipoen garrantzia. Eta gero, ez ezagutzearena".
- Iturria: Yolanda Jubeto, Euskonews, 2017[1]
- "Guztiok, gizon zein emakume, daukagun lehendabiziko arazoa ez da ikastea, desikastea baizik". - Gloria Steinem
- "Haurrak ongi hezten dituzten horiek gurasoek beraiek baino oraindik ohore gehiago merezi dute. Azken hauek bizitza soilik eman zien; haiek, ongi bizitzearen artea". - Aristoteles
- "Heziketa erekzioa bezalakoa da: edukiz gero, igarri egiten da". - Egile ezezaguna, 2010eko hamarkadan zabaldu zen sare sozialetan
- "Hezkuntza sistema, ikerketa zentroak... pentsamenduaren aurkako dispositiboak dira. Ez bada oso pentsamendu teknikoa plusbalioa sortuko duena egungo merkatuan. Hori ezagutzaren aurkakoa da. Ezagutza zera da, ikertzea nola erreproduzitzen den gizartea bizirik irauten jarraitzeko".
- Iturria: Jule Goikoetxea Mentxaka, Berria, 2020.[2]
- "Hezkuntzaren emaitzarik gorena tolerantzia da". - Hellen Keller
- "Heztea bizitza oraindik bizi ez duen bati erakustea da. Hezkuntzaren lehen urratsa ikusten erakustea da". - Rubem Alves
- "Ikasle bati ez bazaio inoiz eskatzen egin ezin dezakeena, ez du egin dezakeena inoiz egingo". - John Stuart Mill
- "Ikastea zerbait posiblea dela aurkitzea da". - Fritz Perls
- "Irakastea da birritan ikastea". - Joseph Joubert
- "Pentsatu gabe ikastea esfortzu galdua da; ikasi gabe pentsatzea, arriskutsua". - Konfuzio
- "Zabaldu eskolak. Kartzelak itxiko dituzue." - Victor Hugo
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Etxabe Istillart, Miren. Eusko Ikaskuntzako solasaldiak: Mertxe Larrañaga-Yolanda Jubeto. 2017ko urriak 4. Euskonews-Eusko Ikaskuntza. 2019ko abenduaren 22an ikusia.
- ↑ Urain, Jon O. "Bi argi izpi haitzuloan". 2020ko abuztuaren 23a. Berria. 2020ko abuztuaren 26an ikusia.