Hezkuntza

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search
Afganistango eskola bat

Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak edota jokabideak transmititzen dituen bi norabideko prozesua da. Maiz eskola da prozesu hori bideratzeko lekua.

Esanak[aldatu]

  • "Azterketetan jakintsuek erantzun ezin ditzaketen galderak egiten dituzte ergelek". - Oscar Wilde
  • "Bizitzak etengabeko hezkuntza izan beharra dauka". - Gustave Flaubert
  • "Eskolaz ez, baizik eta bizitzaz ikasten da". Jatorrian latinez, "Non scholae, sed vitae discimus".
  • "Gizakia heztea ez da edalontzi bat betetzea, sua piztea baizik." - Aristofanes
  • "Guztiok, gizon zein emakume, daukagun lehendabiziko arazoa ez da ikastea, desikastea baizik". - Gloria Steinem
  • "Haurrak ongi hezten dituzten horiek gurasoek beraiek baino oraindik ohore gehiago merezi dute. Azken hauek bizitza soilik eman zien; haiek, ongi bizitzearen artea". - Aristoteles
  • "Heziketa erekzioa bezalakoa da: edukiz gero, igarri egiten da". - Egile ezezaguna, 2010eko hamarkadan zabaldu zen sare sozialetan
  • "Hezkuntzaren emaitzarik gorena tolerantzia da". - Hellen Keller
  • "Heztea bizitza oraindik bizi ez duen bati erakustea da. Hezkuntzaren lehen urratsa ikusten erakustea da". - Rubem Alves
  • "Ikasle bati ez bazaio inoiz eskatzen egin ezin dezakeena, ez du egin dezakeena inoiz egingo". - John Stuart Mill
  • "Ikastea zerbait posiblea dela aurkitzea da". - Fritz Perls
  • "Irakastea da birritan ikastea". - Joseph Joubert
  • "Pentsatu gabe ikastea esfortzu galdua da; ikasi gabe pentsatzea, arriskutsua". - Konfuzio
  • "Zabaldu eskolak. Kartzelak itxiko dituzue." - Victor Hugo

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Hezkuntza
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Hezkuntza